Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Manu Leguinecheren heriotzean

2014-01-22

Eusko Jaurlaritzak atsekabez hartu du Manu Leguineche idazle, pentsalari eta batik bat kazetari arratzuarraren heriotza.

Gerrako berriemaile, baina aldi berean eguneroko bizitzako kontu txikien kronista, kazetari belaunaldi zenbaitentzat maisu eta erreferente izan da Leguineche. Erreportari lanean, XX. mendearen bigarren aldiko eta XXI. mendeko nazioarteko gatazkarik handienetako batzuk jarraitu zituen, eta aldaketa politiko handien lekuko izan zen hamaika herrialdetan. Bere bidaiari senak, inguruan nahiz munduan gertatzen ari zenarekin adi bizi izan baita beti, etengabe aldaketan ari den mundua ulertzeko gakoak ematen dizkiguten kronika bikainak utzi dizkigu.

Jaso zuen sari andanaren artean aipagarriak dira 2010eko Lan Onari saria, eta El club de los faltos de cariño lanarekin 2008an lortu zuen Euskadi Literatura saria, biak ere Eusko Jaurlaritzak emanak. Zintzotasun eta independentziaren eredu kazetari jardunerako, 1980ko Espainiako Kazetaritza Sari Nazionalaren irabazle izan zen 1980an, eta Ortega y Gasset saria eskuratu zuen 1991n.

Eusko Jaurlaritzak bat egin nahi du, une latz honetan, Manu Leginecheren senide, lagun eta hurbilekoen saminarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan