Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko Artxibo Historikoak ateak ireki ditu

2014.eko urtarrilak 23

Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu du Euskadiko Artxibo Historiko berria, gune «garden, eskuragarri eta digitala» dena. Lehendakariaren esanetan, zentro honetan erregistratuko dira «gure herrialdeko bizitzako jarduera esanguratsu eta azpimarragarrienak». Iñigo Urkulluk esan duenez, «memoriaren lekua» da, bizitakoaren gaineko kontakizun ulergarri bat osatzeko balio duena, orainaren eta geroaren kontakizuna bideratzeko. Artxiboko dokumentuak baten batek ahotsa emango zain daudela esan du lehendakariak, herritarrak historia horiek guztiak ikertzera eta berreskuratzera animatzeaz gain, Euskadiko Artxibo Historikoa «guztiona» da eta.

Lehendakaria, Jaurlaritzako hainbat sailburu lagun zituela, Euskadiko Artxibo Historikoaren inaugurazioaren buru izan da. Bilboko María Díaz de Haro kalean kokatuta dago zentroa, 1936ko gerran suntsitutako lehen Eusko Jaurlaritzaren Artxiboa zegoen lekutik gertu. Irekieran izan dira hiriko alkatea eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak, hala nola euskal erakundeen zein gizarte-eragileen hainbat ordezkari.

Lehendakariak azaldu duenez, Euskadiko Artxibo Historikoak 1430etik gaurdainoko dokumentazioa gordetzen du. Urtetan zehar bildutako dokumentazioa da, antolatzaileek, familiek eta partikularrek eskainitakoa. Horiei guztiei eskerrak eman dizkie lehendakariak. «Artxibo txiki horiek guztiek egiten dute handi Artxibo berria», azpimarratu du Urkullu lehendakariak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko urtarrilak 23

    Hola, anunciado en el blog (rubrica Euskadi Nord/sud bajo el titulo blog www.traditionactu.eklablog.com

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)