Berriak Osasuna
Eu

EAEko Osasun sailak Horizonte 2020 Programako Laguntzei Buruzko informazio-jardunaldia antolatu du

2014.eko urtarrilak 21

Hiru lurraldeetako osasun-arloko erakunde publiko eta pribatuetako eta antzeko beste erakunde batzuetako 220 lagun baino gehiago izan dira jardunaldian.

Jardunaldian azaldu dute zer egin behar den EAEko osasun-arloko I+G+b proiektuetarako Europar Batasunak eskaintzen duen finantziazioa lortzeko.

Horizonte 2020 programarako, Europar Batasunak 76.880 milioi euro eman ditu, gizarteko erronka nagusiei heltzen, Europan industriaren lidergoa sustatzen eta horren oinarri zientifikoaren bikaintasuna sendotzen lagunduko duten hiru oinarri aztertzeko.

Gainera, Europan EAEko osasun-arloko ikerketa eta berrikuntzaren lidergoa eta arrakasta erakusten duten hainbat kasu aurkeztu dituzte.


Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioak (BIOEF) informazio-jardunaldia antolatu dute gaur (urtarrilak 21, asteartea). Jardunaldia euskal ikertzaileentzat izan da, eta Europar Batasunaren Horizonte 2020 programak osasun-arloko ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuetarako (I+G+b) eskuragarri jarri dituen finantzaketa-aukerak ezagutzera eman dituzte. Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren egin da jardunaldia, eta lankidetzan aritu da Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroa (CDTI). Hiru lurraldeetako osasun-arloko erakunde publiko eta pribatuetako eta antzeko beste erakunde batzuetako 220 lagun baino gehiago izan dira jardunaldian.

Orobat, Europan EAEko osasun-arloko I+G+b-ren lidergoa eta arrakasta erakusten duten hainbat kasu aurkeztu dituzte jardunaldian, eta erreferentziatzat jo dituzte finantziazio hori lortu eta Europako proiektuetan parte hartu nahi duten ikertzaileentzat. Jardunaldian parte hartu dute, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendari María Aguirrek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen zuzendari Miren Dorronsorok.

Horizonte 2020 programarako, Europar Batasunak 76.880 milioi euro eman ditu, gizarteko erronka nagusiei heltzen, Europan industriaren lidergoa sustatzen eta horren oinarri zientifikoaren bikaintasuna sendotzen lagunduko duten hiru oinarri aztertzeko.

Programa
Informazio-jardunaldiari goizeko 09:00etan eman zion hasiera Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendari María Aguirrek. Jarraian, programaren ezaugarri nagusiak azaldu zituen Marta Gómez Quintanillak, Horizonte 2020 / Zazpigarren Esparru Programako osasun-arloko ordezkari espainiar eta jardunaldian CDTIren ordezkariak. Galderak egiteko tartearen ondoren, Francisca García-Lizana programaren 2014-2015eko deialdiaz eta horri dagozkion erronka sozialez aritu zen: osasuna, demografia-aldaketa eta ongizatea.

EAEko osasun publikoaren arloko I+G+b-ren arrakasta Europan
Jardunaldiaren programari 12:00etan ekin zioten berriz, eta Europan EAEko osasun-arloko I+G+b-k izandako arrakasta- eta lidergo-kasu batzuk aurkeztu zituzten. Orobat, horri loturiko beste hainbat kontu ere azaldu zituzten, hala nola, ahalegin zientifiko horren aurrean Europak emandako ordain aipagarria, EAEko ikerketa non dagoen arlo horretan, EAEko osasun-arloaren garapena eta berrikuntza Europako ikerketaren barruan eta Europako proiektuetako parte-hartzea hobetzeko beharra, EAEn ditugun gaitasunei esker.

Hitza hartzen lehena Ikerketarako Euskal Biobankuko zientzialari zuzendari Roberto Bilbao izan zen, eta erakunde horrek Europako Biopool proiektuan izandako lidergoa azaldu zien bertaratuei (Zazpigarren Esparru Programak finantzatu du proiektu hori ere). Ondoren, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko María García Barcinak hartu zuen hitza, eta ANGELAB proiektuaz (Zazpigarren Esparru Programa) hitz egin zuen. Segidan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko eta BioCruces Ikerkuntza Sanitarioko Institutuko Virginia Arechavalak ANTeS programaz (Programa People) jardun zuen.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Kronikgune Kronikotasunaren arloko Ikerketa Zentroaren zuzendari Esteban de Manuelek erakunde horrek Europako proiektuak erdiesteko egindako ibilbideari heldu zion. Azkenik, Miren Dorronsorok kasu bat aurkeztu zuen: ‘Subdirección de Salud Pública de Gipuzkoa / Biodonostia: EPIC. Más que un proyecto, una trayectoria de 20 años’. Horren ondoren, galderetarako tartea egon zen, eta amaiera eman zitzaion jardunaldiari.

Bilerak
Jardunaldiaren hariari jarraituz, antolatzaileek aldebiko hainbat bilera ezarri dituzte. CDTIren ordezkariek eta informazio-jardunaldian izena eman eta Horizonte 2020 programak eskaintzen duen finantzaketa-iturri horretarako sarbidea izan nahi dutenek hartuko dute parte bileretan.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    "El Departamento de Salud organiza una jornada informativa sobre las ayudas del Programa Horizonte 2020" http://t.co/e0MwTROjXU