Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Dekretua, Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietateari esleitzen diona portuko zerbitzu publikoaren kudeaketa Mutrikuko portuan. (2014-01-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko urtarrilak 21

LABURPENA

EKP ARDURATUKO DA MUTRIKUKO KIROL-PORTUKO ZERBITZU PUBLIKOAREN KUDEAKETAZ

Gobernu Kontseiluak dekretu bat onartu du gaur goizean Mutrikuko kirol-portuko zerbitzu publikoaren kudeaketa EKP-Euskadiko Kirol Portua SAri esleitzeko.

Euskadiko Kirol Portua SAk gaitasun nahikoa eta bermatua du portuko zerbitzu publikoa eskaintzeko Mutrikuko kaian; horregatik, euskal administrazioak uste du zerbitzu publikoaren kudeaketa hobea lor daitekeela berau sozietate publiko horrek egiten badu, arlo horretan eskarmentua baitu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko