Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak osasun arloko kudeaketan aritzeko prestakuntza bultzatuko du

2014.eko urtarrilak 21

Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun arloko kudeaketaren inguruko master baten sorrera bultzatu dute, Deusto Business School Health-ekin batera.

Prestakuntza-programa horren helburua osasun - erakundeak eraginkortasunez kudeatu ahal izango dituzten eta osasun-sektorearen barruan eraldaketa prozesuen buru izan ahalko diren kualifikazio handiko kudeatzaileak trebatzea da.

Masterra beren lanbidea osasun arloko kudeaketaren eremuan garatu nahi duten unibertsitateko tituludunei zuzenduta dago. Programa akademikoaren iraupena bederatzi hilabetekoa da eta dedikazio osoa eskatuko du.

Master horrek bi berezitasun dauzka, aurrekoekin alderatuta: kudeaketa arloko esparru guztiak bateratzen ditu eta Osakidetzako osasun-erakundeetan sei hilabeteko praktika-aldia egingo da.

Programa akademikoa 2014ko apiriletik abendura bitartean emango da, Deusto Business Schooleko instalazioetan, eta Osasun Saileko eta Osakidetzako egitura nagusietan txandakatzeak egitea barne hartu du. Gainera, ikastaroa emango duten irakasleen artean, Euskadiko osasun-sektorean esperientzia zabala eta aitortua daukaten zenbait irakasle daude.

Osasun Saila eta Osakidetza ondo prestatutako profesionalak edukitzearen eta kudeaketa arloan daukaten jakintzari onura ateratzearen beharraz jabetuta daude. Horregatik, prestakuntzan baliabideak inbertitzea lehentasunezkotzat jotzen dute, gure osasun-sistemari onura egiteaz gain, bere iraunkortasunari eusten eta indartzen lagunduko duelako.

Master hau etorkizunean euskal osasun-sistema osatzen duten erakundeak kudeatzeaz arduratuko diren pertsonentzat erreferentziazko prestakuntza-esparru izateko sortu da.

www.dbs.deusto.es/mastergestionsanitaria

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Osasuna
    2014.eko urtarrilak 23

    Estimada Miren.:
    Adjuntamos el enlace que aparece en la noticia que el Departamento de Salud ha publicado en Irekia en relación al Máster en Gestión Sanitaria. En este enlace,
    www.dbs.deusto.es/mastergestionsanitaria, es donde puede encontrar toda la información que precisa.
    Un saludo,

  • 2014.eko urtarrilak 22

    Falta en la noticia qué perfil demandan, quiénes son los profesores y qué perspectivas de trabajo hay, y cuánto dinero cuesta

  • @GOSASUN
    2014.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Osasun Sailak osasun arloko kudeaketan aritzeko prestakuntza bultzatuko du. http://t.co/s3he7VY31R