
Eusko Jaurlaritza Estatuko turismo-azokarik garrantzitsuenean izango da, Euskadi helmugaren berezitasunak irudikatzen dituen erakusmahai batekin
- Bihar, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak, EAEko turismoaren euskal sektore publiko eta pribatuaren ordezkariez lagunduta, Euskadi erakusmahaia inauguratuko du, eta sektoreari 2020rako Euskadiko Turismoaren Plan Estrategiko berriko gakoetako batzuk aurreratuko dizkio.
- «Hiri-ihesaldiak» eta «Enogastronomia» dira helmugaren eskaintza nagusiak, herrialdea ezagutzeko Euskading ibilbideekin batera.
- 2013ko balantzea: Jadanik Euskadira iristen diren bidaiarien % 40 atzerritarrak dira, azken urtean % 3,3ko igoera izan ondoren. Horrek jarduera ekonomikoa hobetu du, egunean turista nazionalek baino 55 € gehiago gastatzera iristen baitira.
Eusko Jaurlaritza Fiturrera joango da, egutegian Euskadiko turismoa sustatzeko dagoen eta urte turistikoari hasiera ematen dion lehenengo azokara, erakusmahai batekin. Erakusmahai horrek helmugaren berezitasunak islatuko ditu, berriz ere lurralde historiko eta hiriburu guztietako eskaintza turistikoa bateratuz.
Bihar, hilak 22, hasiko da azoka. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak Euskadiko erakusmahaia zabalduko du, EAEko turismoaren euskal sektore publiko eta pribatuaren ordezkariez lagunduta. Gainera, sektorearekin topaketak egingo ditu eta 2020ko Euskadiko Turismoaren Plan Estrategikoko gakoetako batzuk ezagutaraziko ditu. Plan hori datorren hilean aurkeztuko dute Euskadiko erakundeen eta gizartearen aurrean, baita turismo arloko profesionalen aurrean ere. Profesional horietako asko zuzenean inplikatu dira planaren eraketan (42 lanketan eta 60 ekarpenetan).
Erakusmahaiak 700 m2 dauzka, plaza nagusi baten inguruan kokatutako 4 informazio-modulu handitan banatuta. Modulu horiek gure baserrien silueten itxura daukate eta irudiek protagonismo handia hartzen dute:
Ø Euskading informazio-baserriak Euskadi osoa edo zati bat ezagutzeko turismo-eskaintza bateratzen du; hau da, Euskadiko mendi eta bailarak, kostaldea eta Errioxako bertako zatia, Arabar Errioxa, ezagutzeko aukera ematen du. Gaua hainbat tokitan emanez eta autoa batetik bestera joateko garraiobide gisa erabiliz Euskadi eta bertako jendea ezagutzeko bidaiak dira.
Ø Hiri-ihesaldiak baserriak 3 hiriburuei buruzko informazioa ematen du, 2/3 egunetan gozatu, ezagutu eta miatu nahi dituztenentzat. Horretarako, bisita kulturalak, erosketak, sukaldaritza-jarduerak eta kaleko giroaz gozatzeko jarduerak eskaintzen ditu. Hiriek turismo-produktu gisa daukaten eskaintza oso garrantzitsua da Euskadirentzat.
Ø Gastronomia&Enoturismoa baserrian, Euskadiko esperientzia enogastronomikoei buruzko informazioa biltzen da. Produktuak dastatzeko eta ezagutzeko aukera emango du. Turistek gastronomia eta enoturismoarekin lotuta egin ditzaketen jardunaldietan, sukaldari ospetsuen eta talentu berrien jatetxeetara joateko eskaintza ugari daude, baita bisita kulturalak egin, lehengaiak ezagutu, jakiak prestatzeko ikastaroak egin, delicatessen produktuak erosi eta jendearekin egoteko eskaintzak ere.
Ø Bisitariei ongietorria egiteko sortu den Euskadi informazioa baserriak Euskadiri eta bertako ostatu-eskaintzari buruzko informazio orokorra ematen du: errepideen mapa, landa eremuetako ostatu-eskaintza (Nekatur, Xarma) eta kanpin-eskaintza.
Informazio-guneaz gain, beste bi gune ere badaude: bata, sektore pribatuak lan egiteko eremua da, eta asteburuan ekitaldiak egiteko eta bidaia-eskaintzak merkaturatzeko erabiliko da; bestea, berriz, dastatzeak egiteko eremua. Azken horretan, pintxoak eta Euskadiko ardoak eskainiko dira, Arabar Errioxakoak eta txakolinak.
Irudiak, Euskadiko erakusmahaiko protagonista handiak, Igotz Ziarreta artistak egin ditu. Formatu handikoak dira eta euskal kulturaren ikuspegi kosmopolita eta lotutasunik gabekoa ematen dute, tradizioei gaur egungo ikuspegitik erreferentzia eginez. Euskadiko helmuga nagusiak ere kokatzen dituzte irudiok: hiriak, mendi eta bailarak, kostaldea eta Arabar Errioxa. Proposamen horiei buruzko xehetasunak hainbat liburuxkatan jaso dira, eta Euskadiren standeko erakusmahaietan egongo dira, bisitariek eskuratu ahal izan ditzaten.
Bestalde, Madrilgo merkaturako berritasun gisa, aurten, bi liburuxka nabarmenduko ditugu FITUR-en: Euskadi gastronomikoa izenekoa (turismo-produktuen eta, oro har, helmugen klub honetara atxikitako establezimenduen eskaintza enogastronomikoa biltzen du) eta Profesionalen gida (Euskadiko turismo arloko enpresen eta eskaintzen diren zerbitzuen katalogoa, nagusiki turismo-sektoreko profesionalei zuzendua).
Horrez gain, gastronomiarekiko interesa daukatenei oso erakargarria egingo zaie Eusko label berme-marka duten Euskadiko produktu gastronomikoez egindako platerak prestatzeko errezeta-bilduma.
Astean zehar zenbait ekitaldi antolatuko dira Euskadiren stand-ean, azpimarratu behar, Gasteiz Hiriburu Gastronomikoa 2014 bezala egingo den aurkezpena, Getxoren aurkezpena 2014ko Kirolaren Hiriburu Europar bezala, eta asteburuan izango diren saskibaloiko ekintzak Bilbo 2014an, Saskibaloiko Munduko Egoitza izango delako.
2013ko balantzea
Eustatek Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestako abenduko datuak argitaratu ditu gaur, hau da, 2013 urtearen itxierakoak. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak bukatu berria den ekitaldiko turismoaren balorazio bat egin du, Turismoko zuzendari Mertxe Garmendiak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Arantza Madariagak lagunduta, gaur goizean, prentsaurreko batean, Euskadik Fiturren izango duen presentzia azaldu ondoren.
2013an, Euskadiko turismoaren bilakaera irregularra izan da. Atzerriko merkatuetako bidaiari kopuruaren hazkundea oso positiboa izan da; hain zuzen ere, iaz % 3,3 hazi zen eta Euskadiko turismo osoaren % 40 izatera iritsi da. Kopuru historiko horrek sektorearen jarduera ekonomikoa orekatu eta hobetu du; izan ere, turismo nazionalari dagokion % 60aren batez besteko gastua 83,5 €/egun da eta atzerriko turistak hori baino 55 €/egun gehiago gastatzera iristen dira. Oso garrantzitsua da baita, lurraldekako joeraren balorazioa: ikusten dugu Gipuzkoak gora egiten duela nabarmen, Bizkaia mantendu egiten da (beherakada txiki batekin) eta Arabaren jeitsiera handia.
Eusko Jaurlaritzak bere turismo-estrategiaren ardatza atzerriko merkatu horietara bideratu du, joera horri eusteko. Izan ere, datuek erakusten dutenez, beste herrialde batzuetako bisitarien kopurua hazten den neurrian, turismo sektorearen jarduera ekonomikoa hobetu egiten da. Bidaiari atzerritarren kopuruak handitzen jarraitzea eta Espainiako estatutik datozenei eustea –azken horien artean oraindik ere krisiaren eragina antzematen da– giltzarriak dira etorkizunera begira.
Euskadi helmugarentzat, txikia eta turistikoki gaztea izanik, iazko balorazioetan aipatu genuen alderdi bat egiaztatu da 2013an: egoera ekonomikoaren ondorioz, Estatuko turismoan jaitsiera bat izan da, 2011ko bigarren seihilekotik aurrera gertatzen ari zen bezala.
2013ko datuen balantzea
|
HOTEL ESTABLEZIMENDUAK, 2013 |
|
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
(2013ko datu absolutuak eta ehunekoak, 2012rekin alderatuta)
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Iturria: EBT-ren elaborazioa Eustat-en datuen arabera.
|
|
|
|
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Jarduera orokorrari dagokionez, adierazleen artean alde nabarmenak ikusten ditugu. Gipuzkoak oso emaitza positiboekin itxi du urtea, oro har; Bizkaiak berriz ere jaitsiera txiki bat izan du, kostaldean eta hiriburuan emaitza onak lortuta, eta Arabak bilakaera negatibo argia dauka, agian, Estatuko turismoarekiko menpekotasun handiena daukalako eta horrek datu baxuak izatera bultzatzen duelako.
(*) langileak: hoteletan zuzenean lanean. |
|
|
|
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
HOTEL ESTABLEZIMENDUETAKO TURISTEN SARRERAK, JATORRIAREN ARABERA, 2013an |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
(2013ko datu absolutuak eta ehunekoak, 2012arekin alderatuta)
Iturria: EBT-ren elaborazioa Eustat-en datuen arabera.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Jatorrizko merkatuen azterketa zehatzagoa eginda, atzerriko turismoaren bilakaera oso positiboa izan dela esan dezakegu, bai Autonomia Erkidegoan, oro har, bai Bizkai eta Gipuzkoan. Ez, ordea, Araban. Hala ere, Estatuko turismoak lurralde guztietan izan du bilakaera negatiboa, baita Euskadiren osotasunean ere.
|
|
|
|
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
EUSKADIKO HOTELETAKO TURISTEN SARREREN JATORRI NAGUSIAK, 2013an |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
(2013ko datu absolutuak eta ehunekoak, 2012ko datuekin alderatuta) |
|
|
|
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Iturria: EBT-ren elaborazioa Eustat-en datuen arabera.
Iturria: EBT-ren elaborazioa Eustat-en datuen arabera.
Atzerriko merkatuen bilakaera oso positiboa izan da; bereziki, Frantziaren bilakaera bikaina nabarmentzen da. |
|
|
|
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
JOMUGETAKO TURISMO JARDUERA, 2013
|
|
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
(2013ko datu absolutuak eta ehunekoak, 2012ko datuekin alderatuta)
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
|
|
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Iturria: EBT-ren elaborazioa Eustat-en datuen arabera. |
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hiriburuetako jarduerak Donostiaren bilakaera ona baieztatzen du. Bilbok sarreretan jaitsiera txiki bat izan du, eta pixka bat handiagoa, ostatu-gauetan; Gasteizek, berriz, jaitsiera nabarmena izan du, bai sarrerei bai ostatu-gauei dagokienez.
HOTELETAKO BISITARIEN PISUA EHUNEKOETAN JATORRIAREN ARABERA, 2013 URTARRILA-AZAROA |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
(2013ko datuak 2012koekin alderatuta ehunekoetan) |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Iturria: EBT-ren elaborazioa Eustat-en datuen arabera.
|
Merkatuek herrialde eta hiriburu bakoitzan duten pisuari erreparatuz, Gasteizen Estatuko bisitarien pisua atzerritarrekoarena baino askoz ere handiagoa dela nabaritzen da. Aldiz, Bilbo eta Donostiaren kasuetan bi merkatuak nahiko parekatuta daude, batez ere, hiriburu gipuzkoarrean.
-
2014-01-21
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco acude a la feria turística más importante del Estado con un stand que representa la singularid... http://t.co/hXSfuQOfNP