Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregik garraioaren eremuko ikasleei adierazi die EAE´ren eginkizuna, Arku Atlantiko´ko lider logistiko gisa

2014.eko urtarrilak 21

• Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua hizketan aritu da Vitoria-Gasteizko Ciudad Jardín Goi-mailako Institutu Teknikoko berrogeita hamar bat ikaslerekin.


Gaur goizean, Ana Oregik, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu denak, Vitoria-Gasteizko Ciudad Jardín Goi-mailako Institutu Teknikoko goi-zikloko ikasleak animatu ditu "logistikaren sektoreko azterlan eta garapenetan sakontzera". Solasaldi atsegin horretan zehar, ikasleek hainbat galdera egin dizkiote Arasur, Foronda eta salgaiak trenbidez garraiatzeari buruz. Ildo horretatik, Oregik azaldu dizkie "EAEk eskaintzen dituen aukerak eta potentziala, Arku Atlantikoko hub gisa; horren bidez, lider logistiko bilakatzeko asmoa degu".

Aintzane Arrese´k, ikastetxeko zuzendariak, eta Almudena Ruiz de Angulo´k, Eusko Jaurlaritzako Azpiegituren zuzendari denak, Garraio eta Logistikaz hitzaldi bat eman diete berrogeita hamar bat ikasleri, eta, bestalde, horiek dituzten proiektu profesionalez eta datozen egunetan egingo dituzten azterketez interesatu dira.

"Gaur egun bada beste sektore batzuetan baino lan-demanda handiagoa; batez ere, ondoko lanpostuentzako: enpresaren barruan, garraioa kontratatzen duen trafiko-burua; biltegizaina; hirugarrenentzako pleitak kudeatzen dituen karga brocker-a; logistika eta erosketa arloetako operazioen zuzendaria; biltegiko burua; eta logistika-administraria, zeina merkantzien joan-etorriei lotutako era guztietako izapide txikiez arduratzen baita", adierazi du sailburuak.

Oregi sailburuak honako hau ere esan die Garraio eta Logistikako ikasleei: "Euskadi eta Araba kokatzen diren lekuan bizitzea aldeko faktore da; izan ere, Europako eta Penintsulako lekua geografikoa bikainean daude: ardatz atlantikoaren erdigunean eta Europako hego mendebaldea, egiazko nodo edo hub logistikoa osatzen duelarik. Penintsularen goialdean gaude eta beste leku batzuetan ez diren baliabideak ditugu, zeintzuk iraunkor egiten baitituzte garraioa eta logistika.

Kokapen geografikoa
"Bilboko eta Pasaiako portu handiak ditugu" seinalatu du sailburuak. "Bilboko, Hondarribiko eta Forondako aireportuak ditugu, azken horrek kargetarako ahalmen handia du, eta hori baliatu egin behar da. Gure errepide eta autobien sarea konpletoa eta eguneratua da. Euskal Trenbide Sarea eta berorretan den abiadura handiko trena aitzina doaz egunez egun, eta berandu barik: Europako iparralderantz tren-konboietan kargatu ahal izan dituzue kamioi-flotak, edo edozein lekurantz erraz bidali ahal izango dituzue container-kargak. Gure logistika-plataformak -hemen esanguratsuak dira Arasu eta Jundiz- oinarri ona dira gure industria eta ekonomia garatzeko. Ez itzazue horiek ahaztu, eta kontuan eduki itzazue zeun lanpostu eta lan-eremuetan.

Oregi sailburuak ikastetxeko instalazioak ikusmiratu ditu, eta bigarren zikloko ikasleekin (18 urte ingurukoekin) solastatu da zenbait gairen inguruan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aintzane Arrese