Berriak

URA Informazio Publikora zabaldu du Donostiako Martutene auzoan Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektu aldatua.

2014-01-20

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikia, kontsultarako jendaurrean jarri du "Donostiako Martutene Auzoan Urumea Ibaia Uholdeetatik babesteko proiektu aldatua".

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak 2013ko abenduaren 16an emandako Ebazpenaren bitartez, proiektuak hasierako onespena izan zuen (1. Eta 2. Fase Xehatuak).Proiektu horien baitan jasoak daude, besteren artean, ondasun eta eskubideen zerrenda, 1 eranskin gisa erantsita doana, eta, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketarekin batera, jendaurreko kontsultan jarri dira.


Proiektu xehatu hauen xedea: Martutene auzoa uholdeetatik babesteko eta ibaia bideratzeko lanak zehaztu eta zenbatetsi; eta jatorrizko proiektua egokitu. Lan horiek guztiak 2 fasetan egingo dira. 1. faseak Martutene zubitik (pare hori ere bai) ibaian gorako zatia hartuko luke bere baitan, eta 2. faseak Martutene zubitik ibaian beherako zatia, azken jarduera-gunera arte, GI-131 errepidean dagoen Lugañene zubiraino.

Proposatutako ibilguaren biderapenak gutxi gorabehera 1.370 m.-ko luzera dauka eta egungo errekaren ibilguari eustea du xede, inolako eraginik sortu gabe, eta 0,00 kotatik aurrera bere zabalera handituz. Guztira, 45 metro gutxienez eta 50 metro gehienez izango da ibaiaren behin betiko zabalera.

Proiektatutako biderapen jarduketa hauek ubidea zeharkatzen duten egungo egituretan, Martutene zubia, Pilar auzoko oinezkoentzako zubia eta Añarbeko Urak-en 1000mm diametroko uraren hornikuntza hoditeriaren igarotzea egingo diren aldaketekin bat doaz.

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, proiektu honetan interesik edo eraginik duten herritarrek erreklamazioak aurkez ditzaten Donosita / San Sebastian-eko udaletxean edo Ur Agentziaren Ekialdeko Kantaurialdeko Arroen Bulegoan (Kristina infantaren kalea 11, Begoña etxea), Donostia / San Sebastián-en. Aipatutako egoitzetan - baita URAko webgunean http://www.uragentzia.euskadi.net/informacion_urumea/u81-0003/eu/ ere -proiektua agerian egongo da nahi duenak azter dezan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan