Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskotrenen unitate berriak aurkeztu ditu

2010.eko apirilak 30

Eusko Jaurlaritzak tren garraioaren alde egindako apustua, “laster  kaleratuko den” Euskadi 2020 Trenbide Planean islatuko da

Eusko Jaurlaritzak, Euskotrenen 30 tren berri aurkeztu ditu, teknologian, fidagarritasunean, iraunkortasunean eta ergonomian tren sektoreko berrikuntza teknologikorik aurreratuenak barne hartzen dituen sail berria. Joera modernoetan oinarritutako kanpo eta barne diseinua du, eta Donostialdeako Metroaren linea berrian erabiliko dira. Patxi López lehendakariak ekitaldi honetan parte hartu du. Bertan, unitate berrien maketa bat aurkeztu da, eskala errealean, eta erakusketa ibiltari baten barruan 8 udalerri bisitatuko ditu. “Gobernu hau, tren arloari dagokionez, azkenaldiko apustu handienetako bat egiten ari da, eta apustu hori  Euskadi 2020 Trenbide Planean islatuko da”, azpimarratu du.

Patxi López lehendakariak, Eusko Jaurlaritzak tren garraioarekiko duen konpromisoa nabarmendu du,  eta adierazi du hori, “laster kaleratuko den” Euskadi 2020 Trenbide Planaren aurkezpenean islatuko dela. “Gobernu hau, tren arloari dagokionez, azkenaldiko apustu handienetako bat egiten ari da, eta apustu hori Euskadi 2020 Trenbide Planean islatuko da”, azpimarratu du lehendakariak. Lópezek behin eta berriz nabarmendu du garrantzitsua dela Euskadik “intermodalitatea sustatzen duen, eta energia kontsumoa eta hirietako auto pilaketak murrizten dituen garraio publikoaren sistema bat” edukitzea. Gainera, lehendakariak tren garraioaren alde egin du, izan ere, “eragile ekonomiko bat izango da, enplegua sortzen duena eta balio erantsia duena, Euskadiri lurralde kohesioa emango dio, eta Espainiako gainerako lekuekin eta Europarekin lotuko gaitu”, azpimarratu du.

Alderdi Ederreko lorategietan aurkeztu dira Euskotrenen unitate berriak; irudi berria dute eta etorkizunean Donostialdeako metroaren linean erabiliko dira. Patxi López lehendakariarekin batera, ekitaldi honetan izan dira Iñaki Arriola Garraio sailburua, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Odón Elorza Donostiako alkatea.

Zerbitzura pixkanaka gehitzen joango diren 30 unitate dira, eta 201 milioi euro inbertitu dira horietan. Unitate berri hauek, Euskotrenen irudi berri bat izateaz gain, segurtasun eta diseinuari dagokienez, azken teknologiak dituzte. Ekitaldian, unitate horien eskala errealeko maketa bat erakutsi da. Maketa honek 8 euskal udalerri bisitatuko ditu, erakusketa ibiltari baten barruan.

Bere hitzaldian, lehendakariak azaldu du Eusko Jaurlaritzak tren garraioa “zeharo eraldatu” nahi duela eta aldaketa hori “Euskotrenen irudi berria baino gehiago” dela, “gure tren sistemaren modernizazioa da, unitateetan hasten dena eta euskal trenbide sare osora iristen dena”. “Merkatuaren bilakaeraren ikuspuntuek, mugikortasunaren beharrek eta gizarteak ingurumen arloan dituen eskakizunek, trenak etorkizuneko garraio moduen arloan duen zeresan handia erakusten dute”, adierazi du.

Abangoardia berrikuntza teknologikoan

Iñaki Arriola Garraio sailburuak, gaur, unitate berriak aurkeztuz emandako pausoa “Euskotrenen historian mugarri berri bat” dela adierazi du, izan ere, enpresa hau “nazioarteko tren sistemaren abangoardian” kokatu dute. Arriolak esan du tren sistemaren aldeko apustu honek, eta zehazki, Donostialdeako metroaren aldekoak, “Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoarekiko duen konpromisoa” erakusten dutela, eta honen garapen soziala eta ekonomikoa Eusko Jaurlaritzarentzat “lehentasun bat” dela.

Euskotrenen 30 unitate berriek, teknologian, fidagarritasunean, iraunkortasunean eta ergonomian tren sektoreko berrikuntza teknologikorik aurreratuenak barne hartzen dituzte eta joera modernoetan oinarritutako kanpo eta barne diseinua dute Unitate bakoitzak lau bagoi ditu, eta 214 bidaiari eraman ditzake eserita, gehienez ere orduko 100 kilometroko abiaduran. Bagoi bakoitzaren barnealdea oztoporik gabe diseinatu da, bidaiariak erraz mugi daitezen. Horien kostua 201 milioi eurokoa izan da eta pixkanaka ezarriko dira; 2011ko otsailean hasi eta 2014an amaituko da prozesua. Modelo berria etorkizuneko Donostialdeako Metroan hasiko dira erabiltzen, Donostia eta Irun bitartean, eta espero da urtean 18 milioi bidaiari eramatea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria, Iñaki Arriola sailburua