Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Donostiako Festa dela eta

2014.eko urtarrilak 17

Euskotrenek gaueko eta eguneko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Donostiako festara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Zerbitzu berezi honetan gaueko trenak egongo dira urtarrilaren 19ko gauean Lasarte/Oria-Hendaia (Topoa) eta Zumaia-Donostia (Kosta) lineatan. Horrez gain goizez zerbitzu gehigarriak egongo dira urtarrilaren 20an Zumaia-Donostia artean.

Topoaren linean Lasarte/Oria-Hendaia artean urtarrilaren 19ko gauean gaueko trenen eskaintza egongo da 30 minuturik behin.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

IRTEERAK LASARTE-ORIATIK HENDAIARA:

22:00, 22:30, 23:30, 0:00, 0:30, 1:00, 1:30, 2:00, 2:30, 3:00, 3:30, 4:00, 4:30, 5:00, 5:30 (Donostiaraino) eta 6:00etan. Gainera, bi irteera Donostiatik Hendaiara 23:15ean eta 5:55ean eta beste bat Donostiatik Oiartzunera 5:00etan

IRTEERAK HENDAIATIK LASARTE-ORIARA:

22:33, 23:03, 23:33, 0:03, 0:33, 1:03, 1:33, 2:03, 2:33, 3:03, 3:33, 4:03, 4:33, 5:03, 5:33 eta 6:03an. Gainera, beste irteera bat Oiartzunetik Lasartera 5:34an.

Zumaia eta Donostia arteko zerbitzu gehigarriak linea honetako ohikoa osatzen du. Geltoki bien artean 60 minuturik behin gaueko trenen eskaintza (urtarrilaren 19tik 20ra bitarteko gauean) eta 30 minuturik behin urtarrilaren 20ko egun gehiena.

Tren berezien ordutegiak ondorengo hauek dira:

URTARRILAREN 19TIK 20RA BITARTEKO GAUA

Zumaia-Donostia:

Irteerak Zumaiatik Donostiara orduro 23:30etik 4:30era.

Donostia-Zumaia:

Irteerak Donostiatik Zumaiara orduro 22:50etik 5:50era.

URTARRILAK 20

Zumaia-Donostia:

Irteerak Zumaiatik Donostira 30 minuturo 6:00etatik 20:00etara

Donostia-Zumaia:

Irteerak Donostiatik Zumaiara 30 minuturo 6:20etatik 20:50era.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko