Berriak Herrizaingoa
Eu

Ertzaintza ren lanak lehen saria lortu du Modernizazioa eta Kalitatea Tokiko Administrazioan jardunaldien VI. edizioan

2010.eko apirilak 30

Etxeko eta genero indarkeria kasuetarako Ertzaintza k diseinatu eta erabiltzen duen kudeaketa sistemak Malagan egin berri duten Modernizazioa eta Kalitatea Tokiko Administrazioan izeneko VI. jardunaldietako saririk garrantzitsuena jaso du; hain zuzen, sariketako lehen postua lortu du, Estatuko Administrazio ezberdinek aurkeztutako ia berrogeitamar proposamenen artean. Hala, sari berri hau tratu txarrei aurre egiteko lanaz arduratutako instituzioen artean erreferente bihurtu den Ertzaintza ren lan-protokoloak orain arte lortutakoei gehitzen zaie.

Apirilaren 22tik 23ra bitartean, Modernizazioa eta Kalitatea Tokiko Administrazioan jardunaldien VI. edizioa egin dute Malagan. Ekimena urtean bitan antolatzen du Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak (FEMP), eta, aurten, Malagako Udalak babestu du ekitaldia, Federazioarekin batera.


"Egoera zailak, konponbide berritzaileak" lelopean, etengabeko hobekuntzan, modernizazioan eta kalitatean adituak diren administrazio publiko ezberdinetako langileek hartu dute parte, eta ekimenaren helburua izan da herritarrei arreta emateko zerbitzuetan "praktika onak" bezala ezagutu ohi direnei buruzko proiektuen elkartrukea bultzatzea. 
Jardunaldiotan, guztira, indarrean dauden berrogeita bost proiektu eta programa aurkeztu dituzte, Gobernu Autonomikoen, Udalen, Aldundien eta enpresa pribatuen babesarekin. Proiektu eta programa horiek ebaluatzeko, bost parametro kontuan hartu dira: edukia, emaitzak, berrikuntza, inpaktua eta aurkezpena. Guztiak aztertu ostean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak aurkeztutakoa aukeratu zuten irabazletzat: Etxeko eta Genero Indarkeriaren kasuetarako Ertzaintza ren Kudeaketa Sistema.


Malagan irabazitakoa, Ertzaintza ren langileek indarkeria sexista bezalako arazo sozial konplexu bati aurre egiteko egiten duten lanak jasotzen duen beste sari berri bat da. Ertzaintza k ezarritako konponbideak erreferente bilakatu dira beste Polizia batzuentzat, Estatukoak zein beste herrialde batzuetakoak. Hala, Polizia horiek EAEko sistema erabiltzen dutenean, Ertzaintza pribilegiozko egoera batean eta, aldi berean, lanean etengabe hobera egiteko erantzukizunpean uzten dute.

Genero indarkeriari aurre egiteko Ertzaintza ren lan-sistema


Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak bultzatuta, Herrizaingo Sailaren lehentasun bat da genero indarkeria mota ororen biktima diren emakumeei eskainitako laguntzan eta babesean etengabe hobetzea.


Emakumezkoen kontrako indarkeria kasuak prebenitzeko eta jazartzeko Ertzaintza k ezarrtiako lan-sistemaren xedea biktimei zerbitzu integrala eskaintzea da. Koordinazio protokoloetan parte hartuz, Ertzaintza arazoari aurre egiteaz arduratutako gizarte instituzioekin harremanetan dago une oro, eta baita agintaritza judizialekin ere; azken horiei, salaketen bidez edota polizia ikerketa beraren bidez antzemandako arrisku kasuen berri ematen die. Jarraian, babes-dispositiboak abian jartzen dira, kasu bakoitzean antzemandako arrisku mailaren arabera; hala, kasu batzuetan, biktimari gertuen duen ertzain-etxearekin harremanetan egoteko aukera eskaintzen zaie, polizia-zentroarekin zein 900 840 111 telefonorekin (azken aukera hau apirilean abian jarri zuten) harremanetan jartzea ahalbidetzen dien sakelako telefono baten ("Bortxa" telefonoa) bitartez; halaber, Ertzaintza k balizko erasotzailea bera edota biktimarengandik urrun egoteko aginduak betetzen dituen kontrolatzen du, arrisku-mailaren arabera. Arrisku maila hori zehazteko adierazleak berrarteztuta daude.


Ertzain-etxe guztiek genero indarkeria kasu baten aurrean jarraitu beharreko jarraibideak zehazten dituen protokolo bateratu berberarekin egiten duten lan. Protokoloaren helburu nagusia biktimei emandako arretan pauso guztiak kontrolatzea da, hainbat gairen inguruan informazio zuzena jasotzen dutela baieztatuz; euren eskubideei buruz, babes-agindu bat eskatzeko edo abokatu-laguntza izateko aukerei buruz eta abar. Sistema hau osatzeko, ertzainek prestakuntza prozesu bat jasotzen dute, indarkeria mota honen ezaugarriak, alderdi operatiboak, soziologikoak, biktimen eta erasotzaileen baldintza psikologikoak eta abar hobeto ezagutzeko.


Sistemaren baitan, laguntza jaso duten emakumeei inkestak egin zaizkie, Ertzaintza k eskainitako zerbitzuekin (kasua antzematen denetik, konpontzen den arte) duten gogobetetasun-maila ezagutzeko. Orain arte egindako inkestetan, baieztatu egin da lan egiteko sistema honek biktimen onespena duela. Dena den, eta prozesuan etengabe hobetu nahian, inkesta horiek egitearen ardura kanpora atera dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko