Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak martxan jarriko ditu hainbat neurri ekonomia perpizteko eta enplegua sortzeko

2014.eko urtarrilak 17
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakaria Tamoin enpresak lortutako Marcelo Gangoiti saria emateko ekitaldiaren buru izan da

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak 2014 urteari aurre egingo diola ekonomia berpizteko hainbat ekimenekin. Ekimen hauek urterrilean onartuko den Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Programean jasota daude. Programa hau “akordioaren eta bat etortzearen fruitua da” eta ekonomia suspertzeko konpromisoari eutsiko dio 6.475 milioi euroko inbertsio publiko eginez, azaldu du lehendakariak. Konpromiso hori lotu dio Urkullu lehendakariak Somorrostro  Formakuntza Zentroarekin eta Marcelo Gangoiti saria lortu berri duen Tamoin enpresarekin, formakuntza eta giza garapena helburu duen enpresarekin, alegia.

Urkullu lehendakaria Marcelo Gangoiti sarien XVIII edizioaren buru izan da. Sari banaketa Muskizen dagoen Somorrostro Formakuntza Zentroan egin da gaur goizean. Saria 1956 an sortutako Tamoin enpresak lortu du, industria produktuetan liderra dena. Tamoin enpresaren arrakasta bere eragiketen kalitatean, ingurumenaren kudeaketan eta lan-istripuen aurreikuspenean datza. Macelo Gangoiti saria Euskadin ematen den enpresa-sari garrantzitsuenetarikoa da eta SPRIk, Bizakiako Foru Aldundiak, Cebek-ek eta Somorrostro Formakuntza Zentroak banatzen dute.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AlexOsg
    2014.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco pondrá en marcha nuevas medidas de estímulo para reactivar la economía y crear empleo. http://t.co/eI7i9zh8hL

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)