Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregik Gasteizko alkateari Euskaltzaindia plazako auzotarren ezinegona helaraziko dio, zirkulazioaren eta parkingaren etorkizuna dela eta

2014.eko urtarrilak 16

Euskaltzaindia plazako herritarren plataformako presidente Ainhoa Etxeandiak gaur goizean jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiri auzotarrak kezkatuta daudela Gasteizko udalak autobus-geltoki berria kudeatzeko har ditzakeen erabakien aurrean.

Ana Oregik auzotarren iradokizunak jaso ditu eta Arabako hiriburuko alkateari helaraziko dizkio. Halaber, auzotarrekin biltzea eskatuko dio. Bestalde, auzotarren bozeramaile Ainhoa Etxeandiak eskatu du etxadi erraldoiari arreta berezia jartzeko eta inguruetako kale nagusietan zehar autobusek zein ibilbide egingo duten berehala zehazteko.

Euskaltzaindia plazako auzotarrek gardentasuna eskatu dute 300 aparkaleku izango ditu parkingaren bideragarritasun-planari eta kudeaketari buruz.

Oregi sailburuarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hirigintzako zuzendari Elena Lete izan da bileran. Auzotarrek jakin badakite eskaerari erantzuna ematea Udalari dagokiola, baina Eusko Jaurlaritzak eskaera izapidetzen eta proposamenak osatzen lagunduko diela espero dute.

Eusko Jaurlaritzak Gasteizko autobus-geltokiaren obren % 84 finantzatzen du eta % 14 Arabako Foru Aldundiak; guztira, 16,5 milioi euro kostako da proiektua.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ainhoa Etxeandia