Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 10 milioi jarriko ditu Anoeta eraldatzeko

2014.eko urtarrilak 15

Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak parte hartuko duela Anoetako estadioa birmoldatzeko lanetan. Jaurlaritzak hiru urtetan, (2015, 2016 eta 2017) banatuko diren 10 milioi jarriko ditu, 3 milioi 300 mila euro urtean, alegia. Gobernuak Donostiako Udalari emango dio dirua honek lanak egikaratu ditzan. Urkulluk azaldu duenez, atlestismo pistak izan duen erabilera ezak eta zenbait aldarrikapen kontuan izanda, estadioa birmoldatzeko beharra ikusi da. Hala, atletismo pista kenduko da eta beraz harmailak aldatu ere; honez gain, estadio txiki bat egingo da eta 1.000 metro karratu bideratuko dira egun Errotaburun dauden federazioak kokatzeko. Azkenik, erantzuna emango zaio urteetan zehar egindako hockey-ko zelai txukun baten beharrari.

Urkullu lehendakariak Korta enpresan egin ditu adierazpenok. Duela 20 urte Eusko Jaurlaritzak parte hartu zuen estadioko eraikuntzan eta gaur egun bere birmoldaketan ere izango dela argitu du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @SabreDigitala
    2014.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    @_lalejand_ La ayuda del gobierno vasco http://t.co/edcyTgnlhv no es para la parte que se paga e interesa a la Real. Sino lo que le rodea.

  • @manycomics
    2014.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco aportará 10 millones de euros para la remodelación de Anoeta http://t.co/EKsIa7YhuZ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)