Berriak Lehendakaritza

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa bihar bilduko dela aurreratu du lehendakariak

2014-01-15

Iñigo Urkullu lehendakariak aurreratu du Eusko Jaurlaritzak, espainiar Gobernuak eta hiru Foru Aldundiek zazpi zerga harmonizatzeko akordioa sinatuko dutela bihar Madrilen elkartuko den Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan. “Beste aurrerapauso bat”, lehendakariaren hitzetan, ekonomia berpizteko eta enplegua sortzeko.

Urkullu lehendakariak albiste hau aurreratu du Korta enpresa taldea bisitatu ostean. Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren azken batzarra 2010eko azaroan izan zen. Honez gain, lehendakariak esan du Rajoy presidentearen partetik ez duela erantzunik jaso eta beraz, momentuz ez dagoela bien arteko batzarrik.

Iruzkin bat
  • @eduardovirgala
    2014-01-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: (2/2) que se firmaría en la reunión de la Comisión Mixta del Concierto Económico fijada para mañana ► http://t.co/1fdraIC3zM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)