Berriak Lehendakaritza
Eu

Erabakia, 2013-2016 Legegintzako Egutegiaren 2013ko bigarren seihileko jarraipen-dokumentua jakitera emateko. (2014-01-14(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko urtarrilak 14

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK LEGEGINTZA PROGRAMAREN SEI HILEKO LEHENENGO JARRAIPENA EGITEA ONARTU DU

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur aztertu du Jaurlaritzak hurrengo hiru urteetarako onartu duen legegintza programaren jarraipena egitea jasotzen duen dokumentua. Dokumentu hori Eusko Legebiltzarrera bidaliko da Jaurlaritzaren jarduera azter dezan legebiltzarrak, eta horrela egungo Eusko Jaurlaritzak Gobernantzaren printzipioaarekin eta kudeaketan gardentasuna erabiltzeko printzipioarekin hartutako konpromisoa beteko du.

Legegintza Programa iazko ekainaren 25ean onartu zenetik lehenengo sei hilabeteak pasa direnean, Eusko Jaurlaritzaren sailek bidali dute programa horretan agindutako 29 lege proiektuen tramitazio administratiboaren informazioa Lehendakaritzako Koordinazio Zuzendaritzara.

Zehazki, eta legegintzaldi honetako lehenengo faseko egutegian ez zenez aurreikusten inongo lege proiekturik onartzea, jasotako informazioak lege aurreproiektu bakoitza zein egoeratan dagoen aipatzen du Jaurlaritzaren Kontseiluan noiz onartuko duen kontuan hartuta.

Gauzak horrela, hurrengo hiru urteetarako Jaurlaritzak aurreikusita dituen legegintza jardueren egoera honako hau da:

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

2. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Alegazioak aurkeztu eta txostenak prestatzeko fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

3. Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

4. Enplegu Publikoaren Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

5. Euskal autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Prozedura hasteko agindua emanda dago.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

2. EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA

6. Merkataritza jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen hirugarren aldaketaren Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Prozedura hasteko agindua emanda dago.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

7. Emakume Nekazarien Estatutuaren Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Testu onartzeko agindua emanda dago. Txostenak prestatzeko fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

8. Animaliak Babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legea aldatzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Informazio edo audientzia publikoko fasea osatua. Txostenak prestatzeko fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

3. ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA

9. Enpleguaren Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

10. Kooperatiben Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

11. Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

4. OGASUN ETA FINANTZA SAILA

12. Dirulaguntzen eta Laguntzen Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

13. Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretua aldatzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

14. Baliabideen banaketarako eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko foru aldundien ekarpenak zehazteko metodologiaren legea, 2014-2018 urteetako aldiari aplikatzeko

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

15. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxen ekainaren 14ko 11/2012 Legea aldatzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

16. 2014-2017 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Planaren Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) Noiz onartuko da Jaurlaritzaren Kontseiluan: 2013/12/10

5. HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA

17. Lanbide Heziketaren euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

18. Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

19. Agirien eta Agiritegien Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

20. Kirol-lanbideak betetzearen gaineko Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

6. SEGURTASUN SAILA

21. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea aldatzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: aldez aurretiko onarpen agindua emanda dago. Alegazioak aurkeztu eta txostenak prestatzeko fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

22. Larrialdiak Kudeatzeko Legea aldatzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: aldez aurretiko onarpen agindua emanda dago. Alegazioak aurkeztu eta txostenak prestatzeko fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

23. Suteen Prebentzio eta Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak Arautzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Aurretiko azterketa fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

24. Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarueren Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Alegazioak aurkeztu eta txostenak prestatzeko fasean.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

25. Poliziaren Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko da Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

7. OSASUN SAILA

26. Adikzioen Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2014ko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Prozedura hasteko agindua emanda dago.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

8. INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA

27. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko Lege Orokorrra

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Hasi gabea.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

28. Lurzoruaren kutsadura ekidin eta zuzentzeko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko bigarren seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Kontrol ekonomikorako bulegoaren txostena igorrita dago.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

29. Portuen Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

1) Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzeko Legegintza egutegian aurreikusita dagoen data: 2015eko lehen seihilekoa.

2) 2013ko abenduko egoera: Kontrol ekonomikorako bulegoaren txostena igorrita dago.

3) Gutxi gorabehera noiz bidaliko den Jaurlaritzaren Kontseilura: Epe barruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau