Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

I. Kalitatea Azoka, Zapore onen azokaren inagurazioa

2010.eko apirilak 30

Lehenengo Kalitatea azoka da eta Euskadiko kalitatezko nekazaritza eta arrantza eligagaiak sustatzearen helburua du

Mendiak berrikuntzaren garrantzia azpimarratu du sektore "lehiakorragoa" lortzeko eta beraz, kalitate handiko produktuak eskaintzeko.

"Berrikuntzaren kultura barneratzeko" dei egin die Mendiak oinarrizko arloko nekazariei, lehiakortasun handiagoa lortzeko helburuarekin. Sailburuaren adierazpenok Bilbon gaur hasitako lehenengo Kalitatea Azoka, Zapore onen azokan egin ditu. Bertan, administrazioaren kontua dela "sektorearen jarduerak kalitatezkoak izatea" adierazi du.

Sailburuak berritzearen beharra ikusten du nekazaritza arloan, "ingurukoen artean ezberdintzeko". 

Pilar Unzalu, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak ere, Mendiarekin bat dator "nekazaritza arloan berrikuntza handiagotu" behar delarekin. Bere esanetan, Eusko Jaurlaritzak "lehiakortasuna handiagotzeko egin ahal duen guztia egingo duela" adierazi du. 

Inaugurazio ekitaldian Isabel Muela, Turismo zuzendaria, beste erakundeetako ordezkariak, kalitatezko produktuen ekoizleak eta operadoreak izan dira besteak beste. Azokak irauten duen 3 egunetan hainbat ekintza egingo dira Euskadiko Kalitatezko nekazaritza eta arrantza elikagaiak ezagutzera emateko asmoarekin. Lehenengo aldia da horrelako ezaugarriak dituen azoka bat egiten dela Bilbon eta saiakera berezia egin da Jaurlaritzako Turismo saila, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailaren eskutik joan dadin.

Iruzkin bat
  • @MunduJr
    2010.eko apirilak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News Inauguración I Feria Kalitatea; La feria de los buenos sabores. http://bit.ly/bCDxKn

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia, Pilar Unzalu, Isabel Muela