Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak "positibotzat" jo du larunbateko manifestazioa eta aurrerapauso gehiago eskatu ditu

2014.eko urtarrilak 14

Eusko Jaurlaritzak “ezohikotzat” hartu du joan den astean sortutako egoera eta begi onez ikusi du larubatean “Giza Eskubideak, Konponbiea, Bakea” lelopean antolatu zen mobilizazioa. Jaurlaritzak Bakea erdiesteko aukera aprobetxatzeko deia zabaldu eta pauso gehiago emateko eskatu du: ETAri bere desarmea “berehala” gauzatzea, eta espainiar Gobernuari espetxe politika berri bat jasotzen duen “Estatu Politika berri bat”.

Hala agertu da Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkoreka Gobernu Kontseilu osteko prentsaurrekoan. Bere hitzetan, larunbateko mobilizazioa  euskal gizartea Bakea eta Bizikidetzaren alde dagoenaren froga da. Erkorekak dioenez, larunbateko mobilizazioak agerian utzi du zer nolako apustua egina duen euskal gizarteak «Bakea eta Bizikidetzarako aukera» baliatzeko. Egoera horrela, «arduraz eta epe luzeko ikuspegiz» jokatuko du jaurlaritzak, esan du Erkorekak. Bake eta Bizikidetza Planean bildutako 18 ekimenetan lanean jarraituko du Jaurlaritzak, eta «zabalik atxikiko ditu komunikazio-bideak», bai Espainiako gobernuarekikoak, bai talde politikoekikoak. Horretarako tresna Legebiltzarreko batzordea dela azpimarratu du Erkorekak. «Itun handien» garaia dela nabarmendu du Jaurlaritzak, eta iragarri du Euskadiren bakearen eta bizikidetzaren aldeko ikuspegiaren alde jardungo duela.

Eledunak, halaber, jakinarazi du Jaurlaritza 2013-2016 Legegintzako Programa betetzen ari dela. Legebiltzarrera bidaliko dituen 29 lege-proiektuen jarraipena eta aldaketaren berri sei hilabetetik behin emateko konpromisoa hartu zuen Jaurlaritzak bere garaian. «Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2017 Estatistika Plana» aurreikusi baino lehenago onartu da; lau proiektu oso «izapidetze-fase aurreratuan» daude, eta beste 12 lege-proiektu, berriz, 2014ko lehen seihilekoan aurkezteko hitz emanda.

Fase aurreratuan dauden Proiektuak

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea.
  2. Adikzioen Legea
  3. Lurzoruaren kutsadura ekidin eta zuzentzeko Legea
  4. Portuen Euskal Autonomia Erkidegoko Legea.

2014ko lehen seihilekoan aurkeztekoak:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Legea.
  2. Euskal autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Legea.
  3. Merkataritza jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen hirugarren aldaketaren Legea.
  4. Emakume Nekazarien Estatutuaren Legea.
  5. Animaliak Babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legea aldatzeko Legea.
  6. Kooperatiben Euskal Autonomia Erkidegoko Legea.
  7. Baliabideen banaketarako eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko foru aldundien ekarpenak zehazteko metodologiaren legea, 2014-2018 urteetako aldiari aplikatzeko.
  8. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxen ekainaren 14ko 11/2012 Legea aldatzeko Legea.
  9. 2014-2017 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Planaren Legea.
  10. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea aldatzeko Legea
  11. Larrialdiak Kudeatzeko Legea aldatzeko Legea
  12. Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarueren Legea.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.01.14)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)