Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Gonzalo Nardiz sariak berreskuratu ditu Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sektoreetako pertsonen lana gizarte osoaren aurrean aintzat hartzeko

2014.eko urtarrilak 13

• Gaur irekiko da hautagaitzak aurkezteko epea; otsailaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dituzte nekazaritza, arrantza eta elikadurako sektoreetako erakundeek, federazioek, konfederazioek, elkarteek, fundazioek, arrantzale-kofradiek, kooperatibek eta profesionalek.

• Iñigo Urkullu lehendakariak emango ditu sariak datorren maiatzean, euskal gizartearen aurrean lehen sektoreko pertsonen lanaren balioa nabarmentzeko

Euskadiko Gobernu baten Nekazaritzako lehen sailburuaren izena –Gonzalo Nardiz Bengoetxea– daramaten sariak berreskuratu ditu Eusko Jaurlaritzak; 2004an sortu ziren nekazaritza eta arrantzako sektoreetan ibilbide profesionalak aintzat hartzeko. Hamar urte geroago indartu egin dira errekonozimendu hori elikadurako sektorera zabalduta.

Gaurtik eta otsailaren 28ra arte sari horietarako hautagaitzak aurkezteko epea zabalduko da. Iñigo Urkullu lehendakariak maiatzean emango ditu nekazaritza eta/edo arrantzako sektoreetan garrantzi bereziko ibilbide profesional luzea garatzeagatik nabarmendu diren pertsonen edo kolektiboen balioa gizartearen aurrean nabarmentzeko; ondorio horietarako, nekazaritzako sektorearen barruan nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta elikadurako sektoreak jasotzen dira.

Hauek bete behar dituzte sarion onuradunek:

1.- Ibilbide profesionala gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan garatu izana.

2.- Ibilbide profesional sendoa eta behar bezain luzea izatea.

Hautagaitzak aurkeztu ahal izateko gutxienez EAEko sektoreko bi eragileren babesa behar dute, bai eta hautagai gisa izendatutako pertsonaren edo kolektiboaren onespena ere; halaber, memoria bat ere aurkeztu behar da. Memoria horretan proposatutako pertsonaren edo kolektiboaren ibilbide profesionala zehatz-mehatz jasoko da, horri, oihartzun edo garrantziagatik, berezitasuna ematen dioten alderdiak nabarmenduta.

Agiriak Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako eta Europako Politiketako Zuzendaritzara igorriko dira (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz) Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideetako edozeinen bitartez.

Epaimahaiak apirilaren 30a baino lehen emango du epaia, eta saridunek «Hiru elementuak» izeneko Jabier Herreroren eskultura jasoko dute Lehendakaritzako egoitzan egingo den jendaurreko errekonozimendu-ekitaldi batean.

http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/2014/01/1400103e.pdf

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)