Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskal Liburutegi Digitala Europako bi Liburutegi Digitalei atxiki zaie

2014.eko urtarrilak 10

 

Europar aitortza Eusko Jaurlaritzaren ekintza eta ekimenentzat, dokumentu-funtsen digitalizazioari eta eskuragarritasunari dagokienez

Liburuklik Euskal Liburutegi Digitalaren funtsak Europeanari eta European Libraryri atxiki zaizkie.

 

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ekimenez, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzarekin lankidetza estuarekin, eta Europako liburutegi digitalek ezarritako baldintza teknikoak bete ondoren, Euskal Liburutegi Digitala atxiki zaie europar ondarearen eta artxibo digitalen sarbidearen eremuan dauden bi erreferentziei, eta, hala, dokumentu-funtsak hornitzen dituzten liburutegietako bat bilakatu da.

European Library eta Europeana dira existitzen diren europar Liburutegi Digital bakarrak. Europar Batasunak bultzatuta, European Library 48 liburutegi nazionalez eta unibertsitateko ikerketa-zentroz osatuta dago; Europeana, berriz, Europako dokumentu-funts digitalak gordetzen dituen europar errepositorio bat da.

Liburuklik -Euskal Liburutegi Digitala- Europako liburutegi digitalei atxikitzea Eusko Jaurlaritzak eta Euskadik egindako lanarentzako aitortza bat da, ondarearen digitalizazio eta eskuragarritasunari dagokionez eta dokumentu-funts eta -zentroen koordinazioari dagokionez; hala, tresna baliagarria da Euskadiko kultura eta ondarea eta Euskara atzerrian sustatzeko. 

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendari Imanol Agoteren hitzetan, "ahaleginak koordinatzeko eta Euskal Kulturaren Liburutegi Digitalaren garapenean jauzi kualitatibo bat egiteko aukera bat da, horren bidez sarbide librea ahalbidetzeko, munduko edozein herrialdetatik, euskal autoreek sortzen dituzten eta euskal gizartearekin zerikusia duten gaiei buruzko eduki kultural publikoetara".

Euskal Liburutegi Digitala, European Libraryk nabarmendutako dokumentu-funtsa

Europar aitortza eta sostengua adieraziz, European Libraryko arduradunek Euskal Liburutegi Digitala aukeratu dute datorren otsaileko liburutegi nabarmendua izan dadin. Euskal Liburutegiak lehentasunezko leku bat izango du beraren webgunean, eta horrek aukera paregabea eskainiko dio bai posizionatzeko eta bai bere dokumentu-aberastasuna ezagutzera emateko.

 

Liburuklik: Euskal Libirutegi Digitala

Euskal Liburutegi Digitala errepositorio instituzional bat da, euskal ondare digitalaren kontserbazioa eta hedapena bermatzen dituena; berari esker, euskaragatik eta euskal kulturagatik interesatzen den edozein pertsonak bertara iris daiteke modu errazean. 2011ko amaieran abiatua, bi milioi orrialde digitalizatu baino gehiago ditu, honako atal hauei dagozkionak: 3800 monografia inguru, 265 partitura, 43 inkunable eta aldizkari eta prentsa historikoaren 67 izenburu, hala nola "El noticiero bilbaíno", "OPE: Oficina Prensa Euzkadi" edo "El pensamiento alavés". Proiektu kooperatibo honetan parte hartu nahi duen edozein liburutegi edo instituzioren funts bibliografikoez zabalduz joan den proiektu bat da, "Euskal Liburutegi Digitala" finkatzera zuzendua. 

 

Gasteizen, 2014ko urtarrilaren 10ean

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @fvernalte
    2014.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @iozamizu “@Irekia_News: La #Biblioteca Digital Vasca se incorpora a las 2 Bibliotecas Digitales europeas . http://t.co/2dJnMdhDKd …”

  • @iozamizu
    2014.eko urtarrilak 11

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia_News: La Biblioteca Digital Vasca se incorpora a las 2 Bibliotecas Digitales europeas . http://t.co/kutW32ClXz” #aurrera #euskera

  • @arzamendisese
    2014.eko urtarrilak 11

    Comentario de Twitter:
    @fvernalte @Irekia_News @evaalberdi Aurrerapauso haundia Euskal #Liburutegi Digitala Europako Liburutegi Digitaletan http://t.co/K6N5eFEnxK

  • @inohasanci
    2014.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    La Biblioteca Digital Vasca se incorpora a las dos Bibliotecas Digitales europeas http://t.co/g97djM5lbi

  • @cirollueca
    2014.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @KikeUriarte: Zorionak! "@Irekia_News: La Biblioteca Digital Vasca se incorpora a las dos Bibliotecas Digitales europeas . http://t.co/

  • @KikeUriarte
    2014.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    Zorionak! "@Irekia_News: La Biblioteca Digital Vasca se incorpora a las dos Bibliotecas Digitales europeas . http://t.co/cXDGd9Ph27"

  • @nmelg
    2014.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: La Biblioteca Digital Vasca se incorpora a las dos Bibliotecas Digitales europeas . http://t.co/HIiOWwdFDV

  • @CyberEuskadi
    2014.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    "La Biblioteca Digital Vasca se incorpora a las dos Bibliotecas Digitales europeas" http://t.co/1Vd8jhdIRY

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)