Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregik Pastor´ri eskatu dio Forondak funtzionaltasuna berreskura dezan ordezko aireportu gisa

2014.eko urtarrilak 10

• «H24 izaera ahaztu gabe eta eguraldi txarra duten inguruko hegaldiei erantzun diezaien»

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik Sustapeneko ministro Ana Pastorri eskatu dio «Forondak funtzionaltasuna berreskuratzeko ordezko aireportu gisa» eguraldi txarra dagoenean inguruko aireportuetatik desbideratutako hegaldiak hartu ahal izan ditzan, H24 izaera berreskuratzeaz ahaztu gabe, eta horrela Bilbo/Loiun lurra hartzerik ez duten hegazkinak Bartzelona edo Miarritzera desbideratu behar ez izateko.

Pastor ministroari igorritako gutunean, Ana Oregi «biziki kezkatuta agertu da Gasteiz/Forondako aireportuaren operatibotasunagatik». Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren iritziz, «Eusko Jaurlaritzak, bai AENAren bitartez bai Abiazio Zibileko Zuzendaritza Orokorraren bitartez, kezka agertu du Forondako ordutegi murriztuak, gaueko ordutegira murriztuak, zerbitzua baldintza egokietan emateko ekarritako mugen gainean, are gehiago AENAren sareko laugarrena denean zama-bolumenari dagokionez, eta horri beti gauzatu dituen beste eginkizun batzuk gehituta».

«Horri -azaldu dio Oregik Pastor ministroari- beti gauzatu dituen beste eginkizun batzuk gehitu behar zaizkio; ordezko aireportuko eginkizuna, besteak beste». Sailburuak gogorarazi duenez, azken asteetan izandako eguraldia dela-eta «horrelako gertaerak dauden guztietan Loiu/Bilboko aireportuan bizitako egoera errepikatu da».

«Foronda eguneko ordutegian operatibo ez zegoenez, Loiu/Bilboko aireportutik desbideratutako hegaldiek beste aireportu batzuk erabili behar izan dituzte, Noain/Iruñea edo Miarritze, kasu, Foronda zirkulaziorako itxita baitzegoen», deitoratu du Oregik. Haren ustez, «Forondak eginkizun hori arazorik gabe beteko zukeen, H24 ordutegia galdu aurretik ohikoa zen moduan».

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @md_vit
    2014.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @v_en_c: Oregi pide a Pastor que Foronda recupere su funcionalidad como aeropuerto de contingencia http://t.co/0kfx1gKkhI

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)