Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak uste du polizia oLehendakariaren ustez, "polizia-operazio lardatsa atzerapausoa da” bakearen normalizazioanperazio "lardatsak" "atzerapausoa" ekarri duela

2014.eko urtarrilak 10

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du azken eragiketa judizialagatik eta polizialagatik kezkatuta dagoela. Lehendakariaren ustez, preso-kolektiboko solaskideen atxiloketa «atzerapausoa» da, gizarteak eta ezker abertzaleak egin dituen aurrerapenekin alderatuta. Urkulluk eragiketak «funts sendoak» edukitzea espero du, «ezertan geratu ez diren» prozesuak gogoraraziz. Lehendakariak adierazi du Barne Ministroak «ezer aldatu ez balitz bezala» eta «atzera» begiratzen duten pausoak emanez jarduten duela. Iñigo Urkulluren arabera, ministroa ez da garai hau zuzentzeko «egokia».

Radio Euskadi irratiko Boulevard irratsaioan elkarrizketatu dute Urkullu lehendakaria gaur goizean. Irratsaio horretan, ETAren desarme «egiaztagarria» eta hori «lehenbailehen» izatea eskatu du. Lehendakariaren arabera, Espainiako Gobernuak eragozpenak jartzen baditu, Jaurlaritza horretarako «prest egongo litzateke» Ertzaintzaren bidez. Hala ere, Urkulluri berdin zaio nork egiten duen, «desarme keinu bat» badago, eta hori «egiaztatzen» badute. Gainera, bake prozesua trabatuta ez dagoela azaldu du, zenbait aurrerapen egin direlako: duela gutxiko preso-kolektiboaren adierazpena, ezker abertzalea legera egokitu izana politikara itzultzeko eta Auzitegi Nazionaleko epaileetan nabari direnak.

Ildo horretatik, lehendakariak ez du ulertzen presoak hurbiltzearen aldeko manifestazio deialdiari buruzko instrukzioa. «Halako ekintzak garairik gogorrenetan ere egin dira», esan du.

Lehendakariaren iritziz, autogobernuaren eguneraketa eztabaidatzeko garaia da. Eztabaida hori gizarteak berretsi dezake aurrerago. Urkulluk estatu-buruzagitza hautatzeko aukeraren alde ere egin du. Izan ere, figura horrek ez badu dagokion eginkizuna betetzen, kritikatzeko aukera egon beharko litzateke. «Existitzen den eztabaida da», adierazi du. Estatu-ereduari dagokionez, lehendakariak Espainiako Gobernuko presidentearen erantzunaren zain dago proposatu zizkion hainbat gairi buruz, hala nola, estatu-eredua, Bake eta Bizikidetza Plana eta «estatuaren itun ekonomikoa».

Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren lehentasun nagusia suspertze ekonomikoa da. Lehendakariak nabarmendu duenez, «2013a krisialdiaren urterik gogorrena» izan da, eta aurten hobera egitea espero duen arren, egoera zaila izango dela eta enplegua suntsituko dela adierazi du argi eta garbi. «Atzeralditik ateratzeak ez du esan nahi krisialditik irtetea», zehaztu du, eta Jaurlaritza langabeziaren sarraskia eteteko lanean ari dela.

Azkenik, Urkulluk San Mames Eurokoparen egoitza izatearen alde egiten duela esan du, beti ere, han Euskadik jokatuko badu: «Euskadik jokatzeko egoitza da».


3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GasteizErdialde
    2014.eko urtarrilak 11

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari cree que la “chapucera” operación policial supone “un paso atrás” en la... http://t.co/PFLl9vvRXP

  • @karrantzaeajpnv
    2014.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari cree que la “chapucera” operación policial supone “un paso atrás” en la... http://t.co/UH6dSwzwP1

  • @CAndresUranga
    2014.eko urtarrilak 10

    Comentario de Twitter:
    Entrevista realizada ayer al Lehendakari Urkullu. http://t.co/rJgN5is8yA

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)