Berriak Lehendakaritza
Eu

Garapenerako lankidetzarako Euskal Agentziak Garapenerako Lankidetza 180,5 milioi euroekin sustatuko du

2014.eko urtarrilak 10

Eusko Jaurlaritzak gaur bidali ditu Eusko Legebiltzarrera Garapenerako Lankidetzarako 2014-2017  Eusko Jaurlaritzak eta jarduera honi lotutako bere erakundeek garapenerako lankidetza-politiken plangintza estrategikoaren oinarri gisa balioko duten Orientabide Orokorrak, hurrengo lau urteetan burutuko dituztenak.

Euskadi, oro har munduko gizartea bezala, egoera ekonomiko zaila igarotzen ari da. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak garapenerako lankidetza-politikaren alde egin du berriz ere, eta baita egiturazko pobreziaren eta munduko ezberdintasunen aurkako borrokan bere konpromiso etiko eta politikoaren alde ere. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak Lau Urteko Plan Zuzentzailearen barruan (2014-2017) 180 milioi euro t'erdi aurreikusi ditu plana burutzeko. 2013-2017 aldiko igoera  70%  izango da eta 2017. urtean 55 milioitara iritsiko da. 

GLEA-ren helburu nagusia polItika publiko koherentea, koordinatua eta kalitatezkoa bermatzea izango da. Garapenerako lankidetzak herriarentzako eta herritarrentzako baliodun politika publiko koherente, koordinatu eta kalitatezko gisa finkatu nahi du bere burua, egiturazko pobrezia, gizarte-eraldatzea eta giza garapen iraunkorra errotik kentzearekin konprometitua. Politika publiko hori solidarioa, partehartzailea, gizarteak bultzatua, ezagupenetan eta harremanetan aberatsa eta ikastera eta sakontzera bideratua izango da.

Beraz, lankidetzako politika publiko deszentralizatua, nortasun eraldatzailea duena finkatu, eta aurreko lau alderdietan aurrera egiteko honako helburu hauek sustatu eta lortu beharko dira:

 1. Lankidetzako politika publikoa sustatzea, giza garapen iraunkorrera eta egiturazko pobrezia errotik kentzera bideratua, eskubideen eta desberdintasunen murrizketaren ikuspegitik. Zeharka, tokiko gaitasunak, partaidetza eta antolaketa, genero-ekitatea, giza eskubideak, eta iraunkortasun ekologikoa indartzearen alde egin behar da. Arloan, berriz, honako gai hauek lehenetsi behar dira: eskubide unibertsalak, gobernantza demokratikoa, tokiko boterea, tokiko garapen ekonomikoa, ingurumenaren babesa eta kontserbazioa eta emakumeen ahalduntzea.

2. Lehentasuna duten eskualde eta herrialdeei eta gai-estrategiei buruzko gogoeta egitea, euskal lankidetza eraginkorragoa izan daitekeen arloak aztertuz.

3. Garapen Lankidetzaren Euskal Agentziaren proaktibotasuna gehitzea honako hauen bidez: lankidetza zuzena, eragileen dinamizazioa, Estatuan koordinazio eta ordezkaritzarako lekuak egotea, Agentziaren beraren nazioartekotzea eta gune berriak aztertzea (Europar Batasuna, Nazio Batuen Sistema...).

4. Sailen arteko eta erakundeen arteko politika publikoa sustatu eta koordinatzea,'politiken koherentziaren alde egingo duena, eta dagoeneko sortutako partaidetza-guneak sustatzea, hala nola, Lankidetzaren Euskal Kontseilua eta Erakunde Arteko Batzordea.

5. Prestakuntzarako eta gaitasunak gehitzeko guneak, euskal lankidetza deszentralizatuak eta bere eragileek garapenaren erronka berrien esparruan duten eginkizuna berriz pentsatzeko guneak.

6. Ebaluazio-proposamen berria sortzea, helburu hauekin: (I) Epe luzeko ekintzen eragina ezagutzea; (II) erabakiak hartzeko baliabideak izatea; (III) ikaskuntza jaso eta ezagutza sortzea.

Gainera azpimarratzen da GGKEek eta elkartasun mugimenduek Euskal Autonomia Erkidegoan betetzen duten zeregin garrantzitsua eta duten gaitasun handia baloratuko da garapenerako lankidetzako gobernu-politiken diseinu eta betearazpen zuzeneko eragina baitute. Beraz, honako hau nabarmentzen da: Gizarte zibilaren elkarte-sare zabal eta handia da euskal lankidetzaren nortasun-ezaugarrietako bat.

Halaber Eusko Jaurlaritzaren, foru-erakundeen eta udalen arteko koordinazioa indartzeak duen garrantzia azpimarratzen da, lankidetza-politiken emaitzak optimizatzeko.

Orientabide hauek, Eusko Legebiltzarrak onartutakoan eta euskal gizarte-agenteen ekarpenekin batera, oinarri filosofikoa eta estrategikoa izango dira Garapenerako Euskal Lankidetzaren Lau Urteko Plan Zuzentzailea (2014-2017) egiteko orduan. Plan horrek, helburuak, tresnak eta proposamen­ak ezarriko ditu lankidetzarako eremuan. Azkenik, plan hau aurtengo lehenbiziko hilabeteetan onartuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau