Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Zorionez, ez dugu kalte pertsonalik deitoratu behar; hala ere, kalte handiak eragin ditu kostaldean itsasoak»

2014.eko urtarrilak 07


• Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak tenporalaren balantzea egin du

 

Eusko jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik adierazi duenez, tenporalak Euskal Herriko arrantza- eta aisialdi-portuetan eragin dituen kalteek «kostu ekonomiko handia ekarriko dute, baina zorionez ez da kalte pertsonalik izan arrantzale eta bizilagunen artean». Lehen balantzean, badirudi kalte handienak Bermeon eragin dituela itsasoak, hiru enbarkazio txiki urperatu eta hainbat txikizio izan baitira pantalan eta moiletan; Mutrikun ere hondatu da pantalan bat.

Ana Oregik gogorarazi du alerta ez dela oraindik amaitu, eta azpimarratu du ezen «EAEko portuetan koordinatuta jardun dela eta portu-azpiegituren beren eginkizuna bete dutela; haatik, kalteak, itsasaldi orotan bezala, ezin saihestuzkoak dira, haizearen eta itsasoaren indarra dela eta. Hondatutakoak lehenbailehen konpontzea eta erakundeen eta itsasoko jendearen arteko komunikazioa atxikitzea da orain garrantzitsua».

Halaber ekarri du gogora Oregik ezen «Gabonetan lehenago ere bezala, Eusko Jaurlaritzak alerta laranja abiarazi zuela itsasoan eta kostan izango zen arriskua dela eta, olatu garaiekin. Olatuen garaiera handia izanagatik, ekarri duen erreponpa luzeak eragin du kalte gehiena, zeren ohi bezala gehienez 16 segundokoa izan beharrean, oraingoan 23 segundokoa izan baita».

«Ez da kalte pertsonalik izan, eta hori ona da. Kofradia, eskifaia, moilazain eta jagoleei eskerrak eman behar dizkiegu noski egin duten lana eta ahaleginagatik, baina ez ditugu ahaztu behar olatuaren kaltea negozio eta lokaletan jasan duten merkatari eta herritarrak».

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako saileko Garraio Azpiegituretako zuzendaritzan adi jarraitzen dute EAEko kostako itsasoaren egoeraren zelatan, batez ere Bermeoko portuan eta Donostian, non bart gauean hondoko itsaso bortitzak eta haizeak eragindako olatuen oldarra bereziki pairatu baitzuten.

Bart gauean Bermeoko portuaren egoerari adi egon zen Oregi. Ontziak portuan lotuta egonagatik ere, patroiek eta tostartekoek ez diete begirik kentzen ontziei, itsaso bortitzak bapore eta aisia-enbarkazioei, azpiegiturei berdin, kalterik egingo ote dien.

«Eusko Jaurlaritzaren moilazainek zorrotz bete zituzten Segurtasuneko sailak jaulkitako alerta eta oharrak eta gauerako iragarritako eguraldiaren egoerari adi egon ziren. Azken orduan olatu-hormen kontra jotzen zuten olatuak oso handiak ziren, zinez. Gaur berriz, zertxobait hobetu da egoera, baina itsasoak zakar jarraitzen duenez, egonezina nagusituko da gauerako», azaldu du Oregik.

 

BERMEO: eragin handiena

Marbeco kontsignatarioaren pabilioia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MUTRIKU:
Pantalana hautsia

DONOSTIA

Pantalana hautsia

 

 


ZUMAIA: Parol-muturraren bizkarra hautsia; kalte arina.

 

BIZKAIKO PORTUAK

Bermeoko portuan izan dira kalte nagusiak, honekin atera doan zerrenda eskematikoan ikus daitekeenez. Olatuen garaiera esanguratsua 5 m inguruko izan bada ere, oraingoan azpimarragarriena izan da olatuen maiztasuna 22 segundotik behinekoa izan dela gaueko mareagorarekin batera. Hori dela eta ur-bolumen handia sartu da ditxoetan eta, Bermeoko portuaren kasuan bezala, erresonantzia-arazoak dituzten portuetan are larriagoa izanik egoera. Mendebaldetik ekialdera, hau da balantzea:

ONDARROA:
1 finger eta 1 bita hautsiak aisia-ditxoan
2 aisia-enbarkazio urpean
hainbat estatxa etenda
kalteak argiterian

LEKEITIO:
1 finger hautsia
ainguratze-kate bat hautsia
Eraztun dun moila-ertzeko zintarria lekuz mugituta

ELANTXOBE:
1 finger hautsia
hainbat txikizio traineru bati eta batel bati arraun-klubean, ura sartuta, eta atea hautsia

MUNDAKA:
1 txalupa urpean
lotzeko hainbat txikota lehertuta

BERMEO:
Portu Zaharreko kanpoko pantalanean: 1 finger hautsia eta 3 enbarkazio urpean
zoladurako galtzada-harriak altxata, arketak lehertuta
dikearen harrizko azala 15 metrotan eroria
12 enbarkazio urperatuta Matrallo inguruan
Matralloko ainguralekuko buia baten eraztuna hautsita
hainbat estatxa etenda
kalteak argiterian
Nardiztar Benantzioren kaian urak hainbat merkataritzako lokal hartuta
Xixilineko moilan harlauza bat hautsi du olatuen presioak
kontradikeako farola bat botata
MARBECOren pabilioian hainbat txikizio, kontradikek aldeko trenkada bat botata

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)