Berriak Lehendakaritza
Eu

ETAk armagabetzea «lehenbailehen» iragartzea espero du lehendakariak

2014.eko urtarrilak 08

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du ETAko presoen kolektiboaren komunikatua beste aurrerapauso bat dela, baina erakundearen armagabetzea iragartzen duen komunikatuaren zain dagoela. ETAk adierazpen hori «lehenbailehen» egitea nahi lukeela erantsi du lehendakariak («sei hilabete baino lehen»), eta gai hori hauteskunde-estrategia gisa ez hartzeko nahia agertu du. Armagabetzea gertatzen denean, hori «egiaztatu» egin beharko dela esan du Iñigo Urkulluk. Estatuak zeregin horri uko eginez gero, laguntzeko prest legokeela azaldu du lehendakariak, eta lan hori Jaurlaritzak zein nazioarteko ordezkariek egin ahal izango luketela; «Ertzaintza horretarako prest dago», gaineratu du.

ETB1eko Azpimarra saioan elkarrizketatu dute Urkullu lehendakaria; bertan, EPPKren azken komunikatua eta bakea nahiz bizikidetza izan dituzte hizpide. Rajoyren Gobernuaz ere mintzatu da Iñigo Urkullu. Urkulluren iritziz, Espainiako Gobernuak jarrera aldatu beharra dauka espetxe-politikari dagokionez; izan ere, «ezer aldatu ez balitz bezala jokatzen ari dira, baina egoera aldatu egin da». Aldaketak eskatu ditu Urkulluk, «euskal gizarteari zor dio» eta. Edozelan ere, oraingo legean «tartea» ikusten du lehendakariak aldaketak egiteko.

Euskal autogobernuari buruzko batzordeaz galdetuta, talde politikoen arteko eztabaida eta akordioa defendatu ditu lehendakariak. Ondoren gizarteak berretsi beharreko adostasunerako deia egin du Urkulluk. Lehendakariak ekimenak proposatzera animatu ditu Legebiltzarreko taldeak, eta autogobernua eguneratzearen alde azaldu da, «30 urtez frogatuta gelditu delako zenbat eta autogobernu gehiago, orduan eta hobea dela gizartearentzat».

Azkenik, bere Gobernuaren lehentasuna ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea dela nabarmendu du lehendakariak. Lehendakariaren hitzetan, 2013. urtea «gogorra» izan da, eta 2014a erraza izango ez dela aurreratu du, baina aurre egingo diogula erantsi du. Urkulluren iritziz, % 1 inguruko hazkundea izango du BPGk; itxaropenerako bide bat uzten du datu horrek. Jaurlaritzak errealitateari egokitutako programa eta aurrekontuak dituela gogorarazi du lehendakariak. Horretaz gain, Enplegu Plan bat aurkeztuko duela esan du, Jaurlaritzaren helburu nagusia lortzeko; hots, enplegua hazteko eta lanpostuak sortzeko

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    "Comentario de @iurkullu sobre: El lehendakari espera que ETA anuncie su desarme “cuanto antes”" http://t.co/2tapjNI0cf

  • @GasteizErdialde
    2014.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    ETAk armagabetzea "lehenbailehen" iragartzea espero dugu http://t.co/vZtp12ZQnX http://t.co/QRQVQf0Y7t

  • @GasteizErdialde
    2014.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    ETAk armagabetzea "lehenbailehen" iragartzea espero dugu http://t.co/vZtp12ZQnX http://t.co/QRQVQf0Y7t

  • @rgartzia
    2014.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    ETAk armagabetzea "lehenbailehen" iragartzea espero dugu http://t.co/YVmTK03ph8 http://t.co/9aG8bGbClO

  • @rgartzia
    2014.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    ETAk armagabetzea "lehenbailehen" iragartzea espero dugu http://t.co/YVmTK03ph8 http://t.co/9aG8bGbClO

  • @jaionearratibel
    2014.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: ETAk armagabetzea "lehenbailehen" iragartzea espero dugu http://t.co/z2rFKWNEDJ

  • @iurkullu
    2014.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    ETAk armagabetzea "lehenbailehen" iragartzea espero dugu http://t.co/z2rFKWNEDJ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)