NIK Patrika Digitala
Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Euskotrenek zerbitzua aldatuko du Bilboko eta Gasteizko tranbietan, Errege Kabalgata dela eta

2014-01-03

Datorren urtarrilaren 5ean, Euskotrenek zirkulazioa moztuko du Bilboko eta Gasteizko tranbietan, Errege Kabalgata dela eta.

Zehatzago esanez, honako aldaketa hauek gertatuko dira tranbia zerbitzuan :

BILBOKO TRANBIA

Zirkulazioa moztuko da Arriaga-Pio Baroja artean, arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da.

GASTEIZKO TRANBIA

Zirkulazioa moztuko da Angulema-Antso Jakituna artean, arratsaldeko 18:30etatik 21:30etara, gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da:

• Azken irteera Ibaiondotik ............................17:45

• Azken irteera Abetxukotik ...........................17:52

• Azken irteera Angulema-Abetxuko .................18:08

• Azken irteera Angulema-Ibaiondo ..................18.16

• Lehen irteera Angulema-Abetxuko .................21:38

• Lehen irteera Angulema- Ibaiondo .................21.45

• Lehen irteera Antso Jakituna-Angulema ..........21:27

Beste aldetik, Euskotrenek jakinarazten du urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 17:51n, tren berezi bat helduko dela Gernikako geltokira. Bertan Errege Magoak etorriko dira, hasiera emateko Gernikan ospatuko den Kabalgatari.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko