Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Donostian Erregeen Kabalgata eta Real Sociedad eta Athletic Club taldeen arteko norgehiagoka dela eta

2014.eko urtarrilak 03

Euskotrenek igande honetan, urtarrilaren 5ean, tren zerbitzu berezia eskainiko du Donostian Erregeen Kabalgata eta Erreala eta Athletic Club taldeek Anoeta estadioan 20:00etan jokatuko duten partida dela eta.

Zerbitzu berezi hori Donostia-Hendaia lotzen duen eguneko ohiko zirkulazioen osagarria izango da, hau da, Donostia eta Oiartzun artean trenen eskaintza  15 minuturik behin izango da, arratsaldez.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

LASARTE-DONOSTIA-HENDAIA

Irteerak Lasartetik Hendaiara:

Zirkulazioak 30 minuturik behin 15:30etatik 22:00etara (Hendaiara)

Hiru irteera berezi izango dira ere futbol partida dela eta:

- 22.03 eta 22.33: Anoetatik Hendaiara.

- 22.21 : Anoetatik a Errenteriara

Lasartetik Oiartzunera azkeneko irteera: 22.30.

Irteerak Donostiatik Oiartzunera:

Zirkulazioak 15 minuturik behin 15:45etik 21:45era eta gainera 22:15 eta 22:45n

 

HENDAIA-DONOSTIA-LASARTE

Irteerak Hendaiatik Lasartera:

Zirkulazioak 30 minuturik behin 16:03tik 22:03ra (Lasartera) eta 22:33an (Donostiara).

Irteerak Oiartzunetik Donostiara:

Zirkulazioak 15 minuturik behin 16:20tik 21:50era eta gainera 22:20, 22:37 eta 22:50ean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko