Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadiko Filmategiak eta Zineuskadik, ZINEGABONAK aurkezten dute

2014.eko urtarrilak 03

Zinegabonak zikloa, Bilbon (Golem Alhondiga), Donostian (Principe), Gasteiz (Florida) eta Iruñean (Golem Baiona) antolatu den egitaraua da urtarrilaren 4ean eta 5ean, goizeko 11:00etan egingo diren saioetan. Euskadiko Filmategiak eta Zineuskadik aipatu aretoekin elkarlanean antolatutako saio hauetan, euskarara bikoiztutako haurrei eta gazteei zuzendutako film luzeen bilduma proiektatuko da. Saio bakoitzera sartzeko ordaindu beharrekoa ere berezia izango da: Euro bat.

Aukeratutako filmak anitzak dira: Frantziako bi ekoizpen, bi euskal koprodukzio eta estatubatuar bat. Gainera, bost filmetatik hiru, animaziozkoak dira.

-Zarafa (2012) Rémi Bezançon eta Jean-Christophe Lie; oso kritika onak jaso zituen eta animaziozko film onenari César sarietarako izendatua izan zen.

-Kerity (2009) Dominique Monfery; txikienei zuzendutako zinema da eta liburuen irakurketa bultzatzeko ahalegina egiten du.

-Zipi & Zape eta kanikaren kluba (2013), Oskar Santos; azken Zinemaldian estreinatu zen arrakasta itzelarekin.

-Aita zombia naiz (2011), Ricardo Ramón-Joan Espinach; animaziozko film onenari Goya sarietarako izendatua izan zen.

-Enderren jokoa (2013) Gavin Hood; nerabeei zuzenduta, Harrison Ford eta Ben Kingsley protagonista dituen film honek, Orson Scott Card-en zientzia-fikziozko eleberriaren adaptazioa egiten du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @bikoizketa
    2014.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadiko Filmategiak eta Zineuskadik, ZINEGABONAK aurkezten dute . http://t.co/Gx03uiegti

Komunikabideek behera kargatzeko