Berriak Osasuna
Eu

Gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan diren herritar-talderen tratamentu medikoak bermatzeko xedez Jaurlaritzak eskeinitako laguntzen agindua eman du argitara EHAAK

2014.eko urtarrilak 02
  • Eskatzeko epeak ia urte osoa hartzen du, 2014ko abendurarte, alegia, eta eredu bakuna gomendatzen da, ahal denean
  • Eskaria, berriz, osasun-etxean egin liteke; baita tokian tokiko lurralde ordekaritzan, internetez edota Zuzenean arreta-zerbitzua erabiliz ere

Behar handienak dituzten pertsonen arreta bermatu eta osasunaren arloan aldeak saihesteko helburuz Eusko Jaurlaritzak eskeinitako laguntzen agindua eman du argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA), iragan asteartean, abenduaren 31ko alean.

Helburua honako hau da: gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan daudenez gero, behar dituzten sendagaiak beste modu batera ordaintzerik izango ez luketen zenbait herritar-talderen tratamentu medikoak bermatzea. Osasunaren Munduko Erakundearen (OME) gomendioetan oinarritzen dira diru-laguntza hauek. Izan ere, gobernuak osasun-ekitatearen aldeko ekimenak bultzatzera eta osasunaren arloko aldeak desagerraraztera eusten ditu. Helburu horiek lehen mailakoak izan dira aurreko osasun planean (2002-2010), eta Eusko Jaurlaritzak 2013ko abenduaren 23an onartutako 2013-2020 aldirako Osasun Plan berriaren bidez sendotuko dituzte.

Laguntza hauen onuradunak, honako hauek izan litezke:

  • Gizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak -eta euren onuradunak-, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak eta Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak.
  • Langabezia-egoera legalean dauden -eta euren onuradunak- eta langabezia-prestaziorik eta diru sarrerak bermatzeko errentarik jasotzen ez duten pertsonak, Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak badira.
  • Osasun Sistema Nazionaleko aseguratu edo onuradun ez izan arren, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzkoaren, aplikazio-arloan sartzen badira eta baliabiderik ez badituzte.
  • MUFACE, MUGEJU eta ISFAS-eko pentsiodunak -eta euren onuradunak-, EAEn erroldatuta eta urteko 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak.

Urtebeteko epea dute orain herritarrek, alegia, gaur, 2014ko urtarrilaren 2tik 2014ko abenduaren 10a bitartean, euren eskaria egiteko, ondorengo aukera hauetako bat hautatuz:

-internet-en bidez, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan:

http://www.euskadi.net/nirekudeaketak

-Osakidetzako osasun zentroa zein anbulategietan

-tokian tokiko Osasun lurralde ordezkaritzetan

-«Zuzenean» arreta zerbitzuaren bitartez.

Edozein dela tramitatzeko aukeratzen den bidea, eskaria egiteko bi eredu daude:

  • bakuna, bere erraztasunagatik posible denean aholkatzen dena; kasu honetan, datu pertsonalak eta diru-sarrera egingo den kontu-korrontea soilik eman behar dira.
  • ohikoa,kasu honetan, erosketen tiketak, errezetak eta dirulaguntza hauen onuraduna izateko frogagiriak aurkeztu behar dira. Azken eredu hau, honako hiru kasutan aholkatuta dago:
  • a) Euskaditik kanpo sendagaiak erosi dituzten dirulaguntzen onuradunak
  • b) MUFACE, MUGEJU eta ISFAS-eko pentsiodunak -eta euren onuradunak-, EAEn erroldatuta eta urteko 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak
  • c) Langabezia-egoera legalean dauden -eta euren onuradunak- eta langabezia-prestaziorik eta diru sarrerak bermatzeko errentarik jasotzen ez duten pertsonak, Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak badira.

Azkenik, honakoa azpimarratu behar da: eskari bakuna, urtean behin baino gehiagotan ezin dela aurkeztu eta ohikoa, aldiz, urtean bi aldiz aurkez daitekeela.

Informazio gehiagorako:

Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 2an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau