Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Pasaian izan da Ana Oregi suteak kaltetutako familien egoeragatik interesa erakusten

2014.eko urtarrilak 01

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi Pasaian izan da suteak erretako etxebizitzak bisitatzen eta beste etxetan eta hoteletan instalatu behar izan duten pertsonen eta familien egoeragatik zein behe-solairuetan zeuden negozioen egoeragatik galdezka. Ana Oregi:

MP3 AUDIOA, OREGI PASAIA

Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriarekin elkarrizketatu da Oregi, eta suteak eragindako egoeraren inguruko hainbat datu trukatu dituzte. Hurrena Urkullu lehendakaria jakinaren gainean ipini du Oregi sailburuak, eta Etxebizitza eta Segurtasun alorren ardura duten sailburuak ere bai.

Izan ere, bihar bertan bilduko da Pasaiako udalarekin Juan Maria Aburto sailburua bere saileko kargu eta teknikariekin batera, eta han argituko da bi eraikinak zutik iraun dezaketen eta behin eraberritu ondoren berriz okupatu, ala, ordea, eraitsi beharko diren.

Oregi erretako eremuan egon da, suak eragin dituen kalte estrukturalak in situ ikusten, eta bertako bizilagun batzuekin ere hizketan aritu da.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2014.eko urtarrilak 02

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia_News: Pasaian izan da @AnaOregi suteak kaltetutako familien egoeragatik interesa erakusten. http://t.co/AAqBQ0GY7k

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)