Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Santa Maria Katedrala birgaitzeak Gasteizi ekarri dion onura nabarmendu du Oregik

2013.eko abenduak 30

• Tenplua bisitatu du Lasagabaster, Lete eta Ruiz de Angulorekin batera

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik Santa Maria Katedralaren proiektuak «Alde Zaharrerako eta Gasteiz osorako lortu duen bultzada» nabarmendu du gaur arratsaldean; ateak zabaltzeko eguna izan da gaur astelehenean, eta nabeetan sartzeko aukera egon da.

Ana Oregik tenpluko nabe nagusia zeharkatu du eginiko erreformak begiratuz eta, dorrean, lanetan aplikatutako arkitektura eta ingeniaritzako irtenbideak miretsiz; berarekin batera Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendari kudeatzaile Juan Ignacio Lasagabaster eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako eta Azpiegituretako zuzendari Elena Lete eta Almudena Ruiz de Angulo izan dira.

Katedralaren lehengoratzean eginiko urratsak goraipatu ditu, bai eta Gasteizko alde zaharrean izandako eragin positiboa ere. Sailburuak honela azaldu du: «Denborak eta gertaerek hala nabarmendu dute, eta logikoki hainbat gauza egin gabe egongo badira ere, gure hiriko bizitza dinamizatuko duen motor handi bat dugu hemen».

Gasteizko hiriburuko katedral zaharraren barnealdea aldamio edo errefortzurik gabe bisitatzeko aukera egon da gaur, bi hamarkadaz lanean aritu ostean. Nabe nagusiko haritzezko zorua miretsi du Oregik, eta zoru berriak tenplurako akustika hobea ekarriko duelako interesa agertu du.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @v_en_c
    2013.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    Oregi destaca el beneficio que la rehabilitación de la Catedral de Santa María ha supuesto para Vitoria Gasteiz http://t.co/7gnFp2GeDk

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Ignacio Lasagabaster