Berriak Segurtasuna
Eu

Berrogeita hamazazpi lagun hil ziren 2013an zirkulazio-istripuetan

2014.eko urtarrilak 01

Azken urteetan bezala, joera beheranzkoa da

Euskadin zirkulazio-istripuen ondorioz hildako pertsonen kopurua jaitsi egin da aurten ere bai 2013an, 57 pertsona hil dira, 2012an baino bi gutxiago (59) eta 2011n baino hiru gutxiago (69). Zauritu larrien kopuruak ere behera egin du: 408 2013an, 2012an baino bi gutxiago.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevo pozik agertu da joera berretsi delako, baina adierazi duenez, Segurtasun Sailaren helburua kontzientziazioan lan egiten jarraitzea da.

«2013an pertsona gutxiago hil da Euskadiko kaleetan eta errepideetan. Datu positiboa da izan, eta animoak ematen dizkigu lan egiten jarraitzeko adingabeen hezkuntzan, bide-erabiltzaileen kontzientziazioan eta prebentzioan eta, jakina, sektore zaurgarrienen bide-segurtasuna sendotzeko neurrietan».

«Egia da kopuru txikia direla. Hala ere, ezin gaitu askietsi jaitsiera arin horrek; gure helburua izan behar da Euskadiko familia batek ere ez dezala jasan errepidean senide bat galtzeak eragiten duen oinazea».

Datu horien informazio-iturria Ertzaintza eta tokiko poliziak dira; hau da, hiri barneko eta hiri arteko errepideetan gertatutako istripuei buruzkoak.

2013an hildako 57 pertsonatatik 37 gidariak ziren (4 txirrindulari, 11 moto-gidari eta 22 auto- edo bestelako ibilgailu-gidari), 6 bidaiariak eta 14 ibilgailuek harrapatutako oinezkoak. Lurralde Historikoen araberako banaketari dagokionez, taula atxikiari erreparatu diezaiokegu: 57 hildakoetatik 14 Araban zendu ziren, 21 Bizkaian eta 22 Gipuzkoan.

Hildakoak: (Datuak: Ertzaintza + Udaltzaingoak)

2012

2013

Aldea (2013-2012)

ARABA

13

14

1

BIZKAIA

29

21

-8

GIPUZKOA

17

22

5

EAE

59

57

-2

 

Larriki zauritutako pertsona gutxiago

Zauritu larrien kopuruak ere behera egin du. 2013an 408 zenbatu dira: 257 gidari (123 auto edo ibilgailu astunen gidari, 92 moto-gidari eta 42 txirrindulari), 70 bidaiari eta 81 oinezko.

Hildako motari dagokionez, datuen arabera, gehienak gizonezkoak dira (57tik 48). Hildako 37 gidarietatik bakarra besterik ez zen emakumea. Ibilgailuen harrapatutakoen artean 9 gizon eta 5 emakume zenbatu dira. Hildako bidaiariei dagokienez, hiruna gizon eta emakume zendu ziren.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)