Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko Herri Administrazioko langileek ostiraletik aurrera (Urtarrilak 3) jasoko dute 2014ko aparteko ordainsarietan lehena

2014.eko urtarrilak 01

•    Eusko Jaurlaritzak 2014ko aparteko ordainsariak aurreratzeko erabakia hartu du, bai kontsumoa bultzatzeko, bai Espainiako Gobernuak 2012ko abenduko aparteko ordainsaria ezesteko hartutako erabakiaren ondorio negatiboak arintzeko.  
•    Ia 70.000 pertsona izango dira neurriaren onuradun.


Euskadiko Herri Administrazioaren zerbitzura ari diren langileek, hala funtzionarioek nola behin-behinekoek, ostiral honetatik aurrera (urtarrilak 3) jasoko dute 2014ko aparteko ordainsarietatik lehena. Uztaileko aurreneko egunetan jasoko dute bigarrena.
Ia 70.000 pertsonari eragingo dio Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak, zeinak bi helburu nagusi dituen: kontsumoari bultzada ematea eta Espainiako Gobernuak 2012ko abenduko aparteko ordainsaria ezabatzean euskal herritarrei eragindako kaltea arintzea.
Eusko Jaurlaritzak, 2013ko azken osoko bilkuran, Euskadirako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen proiektua onartu zuen, eta horri esker emango die langileei ordainsaria.

2012ko APARTEKO ORDAINSARIA

Eusko Jaurlaritzak bigarren urtez hartu du langile publikoei aparteko bi ordainsariak aurreratzeko erabakia; batez ere, Espainiako Gobernuak 2012an abenduko aparteko ordainsaria ezesteko hartutako erabakiak eragindako kalteak konpontzearren.
Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegiaren aurrean errekurtsoa jarri zuen erabaki horren aurka (20/2012 Errege Lege Dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa), eta epaia lehenbailehen emateko eskaera egin dio auzitegiari.
Konstituzio Auzitegia Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin bat etorriko delakoan dago Gasteizko Gobernua, eta, horrela, Euskadiko Herri Administrazioko langileek dagozkien diru kopuruak lehenbailehen berreskuratuko dituztela itxaro du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aslenews
    2014.eko urtarrilak 01

    Comentario de Twitter:
    Las personas q trabajan en Administración Pública Vasca cobrarán la primera paga extra de 2014 a partir del Viernes 3 http://t.co/z9CUODfVmY

  • @vllona
    2014.eko urtarrilak 01

    Comentario de Twitter:
    Las personas que trabajan en la Administración Pública Vasca cobrarán la primera paga extra de 2014 a partir de ... http://t.co/juFaRhW78E

Komunikabideek behera kargatzeko