Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Erabakia, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekiko lankidetza-hitzarmen markoa onartzen duena, kartografia, geodesia eta lurralde-informazioari buruzkoa. (2013-12-30(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2013.eko abenduak 30

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK EUSKADIKO GAINAZALAREN XEHETASUN ALTUKO IRUDI FOTOGRAMETRIKOAK EMAN DIZKIE FORU ALDUNDIEI

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak aurten "hegaldi digital" baten bidez lortutako kalitate altuko (25 zentimetro) Herrialdeko gainazalaren irudi guztiak bidali dizkie hiru Foru Aldundiei, kartografia-helburuekin. Material hau osatzen duten fotogramak bi formatutan adierazten dira: ecw luzapeneko formatu konprimatuan, eta originalak tif formatuan; horiek lau banda dituzte, rgb eta gertuko infragorria. geoEuskadiko profesionalek eta erabiltzaileek material hori guztia erabili ahal izango dute, unibertsitate, ingeniaritza, arkitekto eta planifikazio-arduradunek erabilitako erreminta berria.

Oinarrizko kartografia-informazioa da, urtero berritzen dena, eta hark lurraldean eragiten duten jarduketa eta fenomenoen jarraipena egitea eta horiek aztertzea ahalbidetzen du, hala nola, nekazaritza- eta baso-laguntzak, obra publikoak eta hirigintza, ingurumen-kudeaketa, segurtasuna eta larrialdiak.

Argazkiak ateratzeko hegaldia 2013ko uztailaren 30ean abiarazi zen eta irudiak lortzeko lana 2013ko irailaren 4an amaitu zen, horretarako baldintza meteorologiko egokiak behar baitira, hau da, eguraldi argia eta lanbro edo lainorik gabea, eta eguzkiak horizontearekiko 40tik gora egon behar du.

Lanak kalitatea eta kartografia-zehaztasuna bermatzen duten kameren eta metodo fotogrametrikoen bitartez gauzatzen da, eta EAEko Azimut SA Hegaldi Fotogrametrikoak egiteko 2012 eta 2013. urteetarako esleipenduna eta LIDAR enpresek gauzatu dituzte.

Lankidetza-hitzarmen eta jarduketa hauen bitartez lau Administrazio euskaldunek informazio bera partekatzen eta erabiltzen dugu gure premia zehatzak asetzeko, betiere eraginkortasuna eta gastu bateratua bermatuz; gainera, lan honek oinarri gisa balioko du Foru Aldundiek bere eskumenen garapenean eskala handiagoan egingo dituzten beste lan zehatzagoetarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko