Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Asteazkenean, urtarrilaren 1ean, Euskotreneko tranbia eta funikular zerbitzuen 2014ko tarifak indarrean sartuko dira

2013.eko abenduak 30

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren Tranbia eta Funikular zerbitzuen 2014ko tarifak urtarrilaren 1ean indarrean sartuko dira.

Tarifa berriak Euskadiko Prezioen Batzordeak baimendu ditu, erakunde hau Euskal Administrazio Publikoak eta erakunde kontsumitzaile eta erabiltzaileek osatzen dute, besteak beste, eta Bilboko eta Gasteizko Tranbietan %1,95eko hazkunde globala izatea uste dute eta 2013ko Tarifen mantenua Larreinetako Funikularraren kasuan.

Euskotreneko zerbitzuak non tarifa berriak datorren urtarrilaren 1ean sartzen diren indarrean ondorengo hauek dira:

• Gasteizko Tranbia.

• Bilboko Tranbia.

• Larreinetako Funikularra (Trapagarango herria, Bizkaian), Zugastietaraino doan autobus lotura zerbitzuaren ondoan.

Tren zerbitzuen kasuan, prezioen gaurkotzea 2014ko apiriletik aurrera hasiko dira ezartzen. Ohi den bezala, ezartze eguna urtarrilaren 1 izaten da, baina Gipuzkoan MUGI sistemaren tarifak murrizketa legaletara lotuta daude eta horiek apirilaren 1a baino lehen Errepidez operatutako hiriarteko moduetan tarifa berriak ezartzea debekatzen dute. MUGI tarifak Errepiderako eta Trenbiderako bera izan behar du, hori dela eta Euskotrenek apirilerako Treneko Tarifen gaurkotzea indarrean ezartzea erabaki du.

Halere, hiri barruko garraioek (Bilboko eta Gasteizko Tranbiak eta Larreinetako Funikularrak) datorren asteazkenerako, 2014ko urtarrilaren 1erako, tarifa berrien aplikazio data gordetzen dute.

Euskotreneko tarifa politiken irizpideak garapen iraunkorraren sustapenean oinarritzen dira gizarteak garraio publikoarekin daukan konpromisoaren bitartez eta baita ekologikoki arduratsuak diren ohiturak ezartzen.

Tarifa eredu honek baldintza ekonomikoagatik garraiobide partikular bat gozatzeko aukera ez duten pertsonei mesedetzen diete edo nahiz eta baliabideak izan, aurreztearekin eta ingurumenarekin konpromisoa hartzen dutela, garraiobide ekologikoago, ekonomikoago, trinkoago eta energetikoki arrazional bat erabiliz, eta hori guztia Garraio Publikoak betetzen du.

Larreinetako Funikularraren kasuan, Euskotrenek “Escontrilla-Larreineta” + “Larreineta-La Arboleda” ibilbiderako Funi+Bus titulu konbinatuen tarifa izoztea proposatu du.

Tranbien zerbitzu tarifek %1,95eko hazkunde globala izango dute. Gasteizen, 30D Bonorako 29,50 euroko salmenta prezioa adostu da. Titulu horrekin 30 egunetan zehar bidaia mugagabeak egin daitezke Tuvisan zein Euskotreneko Tranbian.

Informazio gehiago behar duten pertsonek prezio berriak ikus dezakete tranbia zerbitzuen geralekuetan, Larreinetako Funikularrean, Bezeroenganako Arreta Bulegoetan (Atxuri Bilbon eta Antso Jakituna Gasteizen), 902 543 210 telefono zenbakian eta www.euskotren.es web orrialdean.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @v_en_c
    2013.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    El miércoles 1 de enero entran en vigor las tarifas 2014 de los servicios de tranvías y funicular de Euskotren http://t.co/y92FGxEuXL

Komunikabideek behera kargatzeko