Berriak

URAk Abetxukoko pasabidearen ordezkatze lanak abian ditu, Vitoria-Gasteizko ziurtasun hidraulikoa handitzeko

2013-12-27

Uraren Euskal Agentzia-URAk Abetxukoko pasabidearen ordezkatze lanak abian ditu, hiriko iparraldean ur hustuketa nabarmen handitzeko ur handien sasoietan.

By Pass-arekin batera - 2013an bukatutako ur hornidurarako ibaipeko hodi nagusi berria-, pasabidearen ordezkatzeak ur hornidurarako sistemaren zaurgarritasuna murriztuko du.

Behin pasabidea ordezkatua, ur emariak hodiekin talka egiteko arriskua murrizten da ur handien sasoietan.

Lan hauek ibai ertzean dagoen lur lubeta kentzea ahalbidetuko dute, ur hustuketa ahalmena handitzeko. Xedea: hiriaren ziurtasuna handitzea ur goraldien sasoian.

Vitoria-Gasteiz. 2013.12.27. Uraren Euskal Agentzia-URAk Abetxukoko pasabidearen ordezkatze lanak abian ditu, Vitoria-Gasteizera edateko ura daramaten bi hodi nagusiek ur hustuketarako oztopo izateari utz diezaioten. Hartara, bi hodi nagusi hauek eusten duten pasabidea hobetu (Abetxukoko auzoan, hiriaren iparraldean), eta pasabidearen ezkerreko estriboak igarotzen duen lur lubeta kenduko da. Lan hau egiteko, ezinbestekoa izan da By Pass-a (Zadorra ibaia gurutzatzen duen lur azpiko hodia) bukatua izatea, eta ziurtatzea Arakatik hirira ur edangarria helarazteko aukera badela.

Lanak xede bikoitza du. Alde batetik, ziurtasun hidraulikoa nabarmentzea ur handien sasoietan. Beste alde batetik, Vitoria-Gasteizko hiriko ur horniduraren zaurgarritasuna murriztea.

Vitoria-Gasteiz Arakako araztegiko biltegietako urez hornitzeko, ibilbidean zehar paraleloki doazen bi hodiren bitartez ekarri izan da ura hirira Arakako Araztegitik. Bi eroanbide hauek, Abetxuko auzora iristean, Zadorra ibaia gainetik igarotzen dute, eta oinezkoen pasabide bat eusten duten bere gain. Behin ibaia zeharkatutakoan, bi hodiok aurrera egiten dute edateko uraren banaketarako Vitoria-Gasteiz inguratzen duen eroanbide-eraztunarekin bat egin arte.

Behin ziurtatuta hiriko ur hornidurarako lurpeko by pass-ak hiriari ur hornidura berma ziezaiokeela - eta, beraz, Abetxukoko bi hodietako ur hornidurarako eroanbidea saihestu zitekeela-, URAk Abetxukoko bi hodi horien -beraz, pasabidearen- ordezkatze lanak hasi ditu. Honi esker, ur hustuketarako ahalmena handituko da Abetxukun. Lana datza ezkerreko ibai ertzean dagoen lur lubetaren lurrak kentzean - urari igarobide handiagoa emateko-, eta, ondorioz, pasabidea 35 metrotan luzatzean, Zadorrako hiribidearekin bat egin ahal izateko.

Puntu honetan gogoraraztekoa da orain arteko pasabidearen ezkerreko ertza lur lubeta batetik igarotzen zela, uholde garaian uren emariarentzat oztopo handia zena. Halaber, pasabidearen ordezkatzeak -lurpeko bypassarekin batera- nabarmen murriztuko du ur hornidurarako hiriko sistemaren zaurgaritasuna. Izan ere, ur emariak hornidurarako hodiekin talka egiteko arriskua murriztuko baita ur handien sasoietan.

Proiektu hau Uraren Euskal Agentziak -Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailari atxikia dagoena- Vitoria-Gasteizko Udala eta Amvisak sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan kokatzen da. Hitzarmen honen helburua da Zadorra ibaia egokitzeko lanak garatzea, uholde arriskua murrizteko eta hiriaren ur-hornidura hobetzeko asmoz. Pasabidearen ordezkatzen lanek 704.400,58 €tako aurrekontua dute, BEZa kanpo. URAk eta AMVISAK erdia hartzen dute bere gain, eta Vitoria-Gasteizko Udalak bere gain hartuko ditu pasabide berriaren txertatze urbanistikorako lanak.

Azken finean ekintza honekin ur goraldiak daudenena ziurtasun hidraulikoa nabarmendu nahi da - bai Abetxukoko eremuan bai uretan gora -, eta, aldi berean, hiriaren ur hornidura sisteman ziurtasun handiagoa lortuko da.

 

Iruzkin bat
  • @v_en_c
    2013-12-27

    Comentario de Twitter:
    URA acomete la sustitución de la pasarela de Abetxuko para la mejora de la seguridad hidráulica de Vitoria-Gasteiz. http://t.co/6mDs9g5qkm

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko