Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzak euskal selekzioaren topaketarako segurtasun-dispositiboa indartuko du

2013.eko abenduak 26

Arreta berezia eskainiko zaio San Mameseko sarreren kontrolari

Ertzaintzak larunbat honetan segurtasun-dispositiboa indartuko du San Mamesen, Euskadiko eta Peruko selekzioen topaketan Sarreran kontrol zorrotzak egingo dira; hori dela eta, estadiora joango diren zaleei gomendatzen zaie behar besteko aurrerapenaz joatea, pilaketarik ez gertatzeko. Suziak edota ke-potoak sartu nahi dituzten guztiek debekatuta izango dute sarrera, baita drogak edota edari alkoholdunak kontsumitu izanaren tankera dutenek ere. Halaber, pertsona horiei zehapen-espedienteak irekitzea ere litekeena da.

Hurrengo larunbateko segurtasun-dispositiboa San Mamesera joango diren 33.000 zaleen segurtasuna bermatzeko pentsatuta dago. Ertzainez gain, dispositiboak segurtasun pribatuko agenteak ere izango ditu, baita Athleticeko langileak eta udaltzainak ere.

Diseinatutako operatiboak zaleen segurtasuna bermatuko du estadioaren inguruetan; era berean, gunerako sarreretan kontrol zorrotza egingo du eta topaketan zehar segurtasuna zainduko du.

Sarrerak kontrolatzea

Sarreran kontrol zorrotzak egingo dira; hori dela eta, estadiora joango diren zaleei gomendatzen zaie ohi baino goizago joatea, ilararik eta pilaketarik ez gertatzeko. Ikusleei egingo zaizkien kontroletan, Kirolaren Legeak debekatzen dituen objektuak hautemango eta kenduko dira: suziak, petardoak edota ke-potoak, konparazio batera. Gailu horiekin harrapatutako zaleek baliteke zehapen-espedientea izatea, eta ezin izango dute San Mamesen sartu.

Objektu arriskutsuez gain, mezu iraingarriak edota indarkeria sustatzen duten pankartak, sinboloak edota bestelako euskarriak ere kontrolatuko dira, eta drogak edota edari alkoholdunak kontsumitu izanaren arrastoak dituzten zaleek ezin izango dute sartu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau