Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Eusko Jaurlaritzak kontserbatzeko eremu berezi izendatu ditu Batasunarentzat garrantzizko lau leku, Urdaibain eta Gaztelugatxeko Donienen

2013.eko abenduak 26

Eusko Jaurlaritzak Kontserbatzeko Eremu Berezi izendatu ditu Urdaibaiko eta Gaztelugatxeko Donieneko lau espazio, EAEko Natura 2000 Sarean bilduta daudenak: Gaztelugatxeko Doniene, Urdaibaiko ibaien sarea, Urdaibaiko Itsasertzak eta padurak, eta Urdaibaiko kantauriar artadiak. Horrez gain, Hegaztiak Babesteko Eremu Berezi gisa izendatu dute Urdaibaiko itsasadarra.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumeneko sailburuordeak, Josean Galerak, azaldu duenaren arabera, "adierazpen honen bitartez, Urdaibaiko itsasadarreko kontserbatzeko eremu bereziak eta hegaztiak babesteko eremu bereziak zaintzeko neurriak hartzen dira, eremu horietan Batasunaren intereseko habitatak eta espezieak baitaude, eta, horrez gain, erkidego honetara iritsi ohi diren hegazti migratzaileek atseden hartzeko eta elikatzeko tokiak baitira. Arrazoi horiek direla eta izendatu ziren Natura 2000ko toki gisa".

"Urdaibaiko eta Gaztelugatxeko Donieneko esparruko kontserbatzeko eremu bereziak eta hegaztiak babesteko eremu bereziak prestatzeko, Europako Batzordearen irizpideak jarraitu dira, inguru horietan ageri diren habitaten eta taxonen eskakizunei erantzuteko helburuarekin", azaldu du Galerak.

Aniztasun biologikoa

Natura 2000 Sarean integraturik -Europar Batasuneko flora, fauna eta ekosistema esanguratsuenak kontserbatzeko erreserbatutako eremuen hautaketa bat-, Urdaibaik eta Gaztelugatxeko Donienek biodibertsitatearen kontserbaziorako kudeaketa-ibilbide garrantzitsua daukate. (Horietan daude kontserbatzeko eremu bereziak eta hegaztiak babesteko eremu bereziak).

Urdaibai Biosfera Erreserbako erabilpenerako eta kudeaketarako egitamuak hurrengo urtean 30 urte egingo ditu, eta hainbat neurri eta arau ezartzen ditu kontserbazio-ekintzak prestatzeko bidean: habitatak aztertzea, taxon eta prozesu ekologiko interesgarriak, edota lurraldekako ekintza-planak idaztea eremu jakinak kudeatzeko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak