Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, 2014. urtean gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (Euskalgintza deialdia). (2013-12-23(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2013.eko abenduak 23

LABURPENA

979.200 EURO GIZARTE BIZITZAN EUSKARA SUSTATZEKO, GARATZEKO EDOTA NORMALIZATZEKO

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2014. urtean gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Agindua onartu du (Euskalgintza deialdia).

Deialdi honek 979.200 euroko diru kopurua du. Laguntza hauek jaso ditzaketen egitasmoak, zortzi multzotan banatzen dira:

-A multzoa: Euskararen erabilera esparru ez formaletan areagotu eta sendotzeko egitasmoak, bereziki aisialdian garatzen direnak (aisialdirako begiraleei zuzendutako prestakuntza eta material-prestakuntza, harreman-sareetan eta aisialdiko kirol ekintzetan euskararen erabilera areagotu, sustatu eta indartzeko egitasmoak...)

-B multzoa: Euskaraz ez dakiten euskal herritarrak eta etorkinak euskarara hurbiltzeko helburua duten jarduerak eta egitasmoak.

-C multzoa: Euskararen familia bidezko transmisioa sendotzea helburu duten egitasmoak.

-D multzoa: Euskararen ondareari buruzko informazioa jaso, gorde edota digitalizatu eta hedatzea helburu duten egitasmoak.

-E multzoa: Euskarari zuzenean lotutako alderdiak aztertzea helburu duten jardunaldiak.

-F multzoa: Euskalgintzan ibilbide oparoa izateagatik nabarmendutako pertsonak edo elkarteak omentzeko egitasmoak.

-G multzoa: Euskaraz landu eta plazaratutako kalitatezko ekarpenak bikaintasunaren irizpideen arabera bultzatu eta babesteko egitasmoak.

-H multzoa: Euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten egitasmoak: irakurketa- eta idazketa-trebetasunak garatze aldera buruturiko jardunak, sariak, lehiaketak, idazleen eta irakurleen arteko topaketak eta literatura gidak.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau