Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Irrati-lizentzien lehiaketaren ukoari aurkeztutako errekurtsoak ezeztu dira. (2013-12-23(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2013.eko abenduak 23

Erabakia, Pausu Media GKE Elkarteak 2012ko abenduaren 11ko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ebazten duena. Erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari uko egin zitzaion, interes publikoko arrazoiengatik.

Erabakia, Euskal Irrati Zerbitzuak, SL enpresak 2012ko abenduaren 11ko Erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ebazten duena; 2012ko abenduaren 11ko erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari uko egin zitzaion, interes publikoko arrazoiengatik.

Erabakia, Lekaio Kultur Elkarteak jarritako berraztertzeko errekurtsoa ebaztekoa. Errekutso hori 2012ko abenduaren 11ko Erabakiaren aurka jarri zuen, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari interes orokorreko arrazoiengatik uko egitekoaren aurka, hain zuzen.

Erabakia, Murumendiko Uhinak Kultur Elkarteak jarritako berraztertzeko errekurtsoa ebaztekoa. Errekurtso hori 2012ko abenduaren 11ko Erabakiaren aurka jarri zuen, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari interes orokorreko arrazoiengatik uko egitekoaren aurka, hain zuzen.

Erabakia, Berbako Uribe Kostan Irratigintza Euskalduna Sustatzeko Elkarteak jarritako berraztertzeko errekurtsoa ebaztekoa. Errekurtso hori 2012ko abenduaren 11ko Erabakiaren aurka jarri zuen, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari interes orokorreko arrazoiengatik uko egitekoaren aurka, hain zuzen.

Erabakia, Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea, SA enpresak 2012ko abenduaren 11ko Erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ebazten duena; 2012ko abenduaren 11ko Erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari uko egin zitzaion, interes publikoko arrazoiengatik.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, honako erabaki hartu du: Lekaio Kultur Elkarteak, Murumendiko Uhinak Kultur Elkarteak, Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkarteak, Berbako Elkarteak, Euskal Irratí Zerbitzuak SL-k y Pausu Media GKE-k aurkeztu zituzten berraztertzeko errekurtsoak ezeztea. Aurkeztutako errekurtsoa 2012ko abenduaren 11ko saioan Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakiaren aurkakoa zen eta, Erabaki haren bitartez, EAEn maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari uko egin zitzaion, interes publikoko arrazoiengatik. Erabaki honek administrazio-bidea amaitzen du. Jakinarazpena jaso eta bi hilabeteko epean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau