Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erabakia, Etxebizitza Bideratzeko Plana (2013-2016) jakinaraztekoa. (2013-12-23(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2013.eko abenduak 23

 

LABURPENA

2013-2016 ALDIRAKO ETXEBIZITZA BIDERATZEKO PLANAK ALOKAIRUAREN ETA BIRGAITZEAREN ALDE EGITEN DU

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Maria Aburtok Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio etxebizitzaren arloko sailaren jarduerak antolatuko dituen 2013-2016 aldirako Etxebizitza Bideratzeko Planaren onartu dutela. Aurreko planekin alderatuta, berriak alokairuaren eta birgaitzearen alde egiten du, krisiak baldintzatu duen merkatuaren beharrak asetzeko. Planaren datozen lau urteetarako aurrekontua 460 milioi eurokoa da.

Krisialdi ekonomikoak azken urteetako Euskadiren egoera aldatu du: lanari eusteko edo lana aurkitzeko eta hipotekaren ordainketari aurre egiteko zailtasunak dituzten pertsona gehiago daude. Oztopo horiengatik guztiengatik, etxebizitzen erosketaren eskaera txikitu egin da eta saldu gabe dauden etxebizitzen eskaintza soberakinduna da.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak oso kontuan izan du egoera berri hori plana idaztean. Funtsezko premisa batean oinarritu da: pertsonen duintasunaren balioa. Izan ere, bizitza nonbait egiteko leku bat merezi dute.

Ildo horretatik, planak gizartearen beharrak betetzeko etxebizitza babestuen parkea eraikitzea aurreikusten du. Askotariko erabilera-baldintzak eta formatu bakoitzerako neurri egokiak planteatu dira. Batez ere eraikitako etxebizitzen parkean gauzatuko dira jarduerak, eta etxebizitzak sortzeko eta kudeatzeko eredua aldatzea eragingo da. Hala, egoera ekonomikoaren ondoriozko gizarte-larrialdiei arreta berezia jarriko zaie.

Horretan oinarriturik, etxebizitzak jabetza-erregimenean eman ordez, alokairuari lehentasuna emango zaio, eta eraikitako etxebizitzen birgaitzea,berritzea eta leheneratzea sustatuko ditu, batez ere, jasangarritasunarekin eta energia aurrezteko jarduerekin lotuta. Halaber, etxebizitzaren arloko erakunde eta eragile guztien lana koordinatu nahi du, eta ildo estrategikoetako bat gazteei etxebizitza bat lortzeko aukerari eskainiko dio, gazteentzako alokairua eta babes finantzarioa emanez.

Planaren ekintza gehienak alokairu-erregimena sustatzera zuzendu dira; beraz, jabetza-erregimeneko soberakinak alokairura edo antzekoetara bideratuko dira. Alokairua da aukerarik bideragarriena etxebizitza-eskatzaile askorentzat. Horregatik, planaren indarraldiko helburuak betetzeko 460.383.933 euroko aurrekontutik % 25 alokairua sustatzera bideratuko da.

Azkenik, planak hutsik dauden etxebizitzen gaineko jarduerak aurreikusi ditu. Babestutako alokairura bideratu nahi ditu, Bizigune programaren eta merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programaren (ASAP) bidez, besteak beste.

EPZ 2013-2016: Helburu kuantitatibo globalak

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FEguzkilore
    2014.eko otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Acuerdo de comunicación del Plan Director de Vivienda 2013-2016. (Resumen del acuerdo del Consejo de Gobierno… http…

Komunikabideek behera kargatzeko