Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Dekretua, "Bizigune" Etxebizitza Hutsen Programa arautzen duena. (2013-12-23(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2013.eko abenduak 23

LABURPENA

BIZIGUNEK 450 EURORA JAITSI DU ETXEBIZITZAK ALOKATZEAGATIK EMATEN DUEN GEHIENEZKO ORDAINA, MERAKATUAREN BENETAKO EGOERARA EGOKITZEARREN

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Maria Aburtok proposatuta, Bizigune programa, titulartasun pribatuko etxebizitza hutsak alokairuaren merkatura ekartzekoa eta Etxebiden izena emanda dauden lagunen alokairu-eskaerak asetzera bideratua, hemendik aurrera arautuko duen dekretua onetsi du Gobernu Kontseiluak. Dekretuaren berritasun nagusia da alokairuen gehienezko ordaina 600 eurotik 450 eurora jaitsi izana.

Bizigune programak 2003an abiatu zen eta gaur egun EAEko 5.193 etxebizitza kudeatzen ditu: 828 Araban, 3.077 Bizkaian eta 1.288 etxebizitza Gipuzkoan. Programaren bitartez, etxejabeek beren etxebizitza gutxienez sai urterako lagatzen diote Alokabide sozietate publikoari, hileroko errenta bermatu baten truke. Maizterrek, berriz, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko etxebizitza-eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute, eta haien urteko diru-sarrerak ez dira 21.100 euro baino handiagoak izan behar.

Orain dela gutxi aldatu dira bai Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroaren arautzea, bai babes ofizialeko etxebizitzak eta araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurak, eta aldaketa horrek nabarmen eragin dio etxebizitza hutsei buruzko Bizigune programari.

Etxebizitza-eskatzaileek, izena ematean, hautua egin behar dute etxe bat erosi ala etxe bat alokatu nahi duten, baina ezin dira aldi berean bi araubideetan apuntatu. Alokairuaren aldeko hautua egiten badute, ezin dute hautatu hartu duten etxebizitza-mota ere; hala, babes ofizialeko etxebizitza bat, zuzkidura-bizitoki bat edota EAEko administrazioak sutatutako alokairu-programaren batean bildutako etxebizitza libre bat egokitu ahal zaie. Hori horrela, eta aintzat hartuta babes ofizialeko etxeak eta zuzkidura-bizitokiak zozketa bidez ezik baremo baten arabera esleitzen direla, Bizigune programako etxebizitzak esleitzeko prozedura egokitu behar izan da.

Hamar urteko indarraldiaren ostean, begi-bistakoak dira emaitzak. Hala ere, programaren sorrera garaian ziren kondizio ekonomikoak ezer gutxi dute ikusteko gaur egungoekin.

2012an etxebizitza alokatzeagatik ordaintzen den errentaren batez besteko balioa, Euskadin, aurreko urtekoaren aldean % 10 gutxitu zenez, Jaurlaritzak gaur onetsi duen dekretuaren berritasun nagusietako bat da etxebizitzen jabeei ordaintzen zaien kanona merkatuaren errealitate horri egokitu zaiola. Praktikan, egokitze horrek ekarri du ordainak merkatuko prezioaren % 65era ere murriztuko direla, eta gehienez ere hilean 450 eurokoak izango direla. Zentzu horretan, aintzat izan behar da Bizigune programara bildutako etxebizitzen jabeek ez dutela errenta ez kobratzeko inolako arriskurik hartzen beren gain, ez eta etxeak jaso litzakeen kalteengatiko arriskurik ere, ez bada denboraren iragaite hutsak eragindakoa.

2014an, alokairu babestuko bere parkera 5.450 etxebizitza gehitzea aurreikusi du Bizigunek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau