Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, 2013. urtean etxebizitzak birgaitzeko diru-laguntzak finantzatzeko. (2013-12-23(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2013.eko abenduak 23

LABURPENA

JAURLARITZAK 2,95 MILIOI EUROTAN HANDITU DITU ETXEBIZITZA BIRGAITZEKO LAGUNTZAK

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan maria Aburtok proposatuta, etxebizitza birgaitzeko gastuak diruz laguntzeko kontu-saila 2,95 milioi eurotan handitzea onetsi du Gobernu Kontseiluak. Kopuru hori lehendik ere horretara, jaurlaritzak uztailean erabaki bezala, esleitutako 15 milioiei gehitu behar zaie; beraz, kapitulu honetarako kopuru totala 17,95 milioi eurokoa da.

Egitura sendotzea, etxe-aurreak konpontzea, balkoi, erlax eta hegalkinak konpontzea, eskailerak sendotzea, igogailuak ipintzea eta instalatzea, teilatua teilaberritzea, eta etxebizitza barrua birgaitzea babesten dira gehien bat laguntza hauen bitartez. Halaber babestu ahal izango dira eraikinaren bilgarri termikoa ukitzea dakarten etxebizitza-birgaitzeko lanak, baldin eta horrela Eraikuntzako Kode Teknikoaren muga-balioak berdindu edo gainditu egiten badira.

Orobat izango dira babesteko modukoak lokalak etxebizitza gisa atontzeko lanak, betiere dagokion udal-arauek horretarako aukera ematen badute eta atontze-lanak lokal bakoitzeko etxebizitza bana baino ez badu sortzen.

Laguntza-programa honetara bildutako proiektuak 2013-2016 Etxebitzitzak Birgaitzeko Renove Planaren barruan daude.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau