Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Kontzeptua: diru-sarrerak bermatzeko eta gizarte bazterkeriaren aurkako abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarritako etxebizitzarako prestazio osagarriaren prestazio ekonomikoak. (2013-12-23(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2013.eko abenduak 23

LABURPENA

50,4 MILIOI EURO ETXEBIZITZARAKO PRESTAZIO OSAGARRIETARAKO

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Maria Aburtoren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 50,42 milioi euroko gastua baimendu du 2014an Etxebizitzatarako Prestazio Osagarrien beharrei erantzuteko.

Jaurlaritzak erabaki du aldez aurretik onartzea gastu-espediente hau, 2014ko urtarriletik bertatik finantzatzen hasteko bitarteko ekonomikoak izan daitezen, betiere estaltzen duen prestazioaren izaerarekin eta prestazioaren onuradunen beharrizanekin bat etorriz. Kontuan izan behar da Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren ordainketa hilean behin egiten dela, diru-sarrerak bermatzeko errenta ordaintzen den garai berean (haren osagarri da, gainera).

Etxebizitzarako Prestazio Osagarria aldian aldiko prestazio ekonomikoa da, eta diru-sarrerak bermatzeko funtsaren osagarria da. Prestazio horien onuradunen etxebizitza alokairuaren edota ostatuaren ordainketekin lotutako beharrizanak estaltzera bideratuta dago. Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko 18/2008 Legean jasota dago prestazio hau, eta espedienteak argitzeko eta ebazteko eskumenak Lanbiderenak dira, Euskal Enplegu Zerbitzuarenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan