Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 2013-2016 aldirako Etxebizitza Bideratzeko Plana onartu du eta, hala, alokairuaren eta birgaitzearen alde egin du

2013-12-23

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013-2016 aldirako Etxebizitza Bideratzeko Plana onetsi du, baita 460 milioi euroko zuzkidura ere, lau urteko tarte horretarako. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok Kontseiluaren saioaren ondoren eskainitako prentsaurreko batean azaldu duenez, alokairuaren eta birgaitzearen alde egiten du planak. Bi bide horien helburua krisiak sorturiko egoerei konponbidea ematea da; batetik, hipoteka bat ordaintzeko ezintasunari eta, bestetik, etxebizitzen erosketa kopuru txikiagoari eta etxe huts kopuru handiari. Aburtok azpimarratu duenez, planaren «ardatz nagusia pertsonak dira».

Sailburuak azaldu duenez, «gizartearen premiak aseko dituen babespeko etxebizitza-parkea» eraikitzea du helburu planak. Alokairu erregimenekoak sustatuko dira, hori baita «eskatzaile askorentzat aukerarik bideragarriena», baieztatu du Aburtok. Bestalde, inor bizi ez den etxebizitzak babespeko alokairurantz bideratzeko hainbat ekintza gauzatzea ere aurreikusten du planak. Etxeok birgaitzeaz etxebizitza hutsak antzemateko Bizigune programa arduratuko da. Jaurlaritzaren Kontseiluaren gaurko bilkuran errenten jabeei ordaintzen zaien kanona aldatu dute, hura «merkatuko errealitatera egokitzeko», Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak azaldu duenez.
Jaurlaritzaren Kontseiluak 334 milioi euroko gastua baimendu du gaur, Enplegu eta Gizarte Politika arloan, horrekin 2014ko Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren premiak asetzeko. Hala, DBE jasotzen duten pertsonek urtarrila hasieran edukiko dute eskuragarri diru-laguntza. Arrazoi bera dela-eta, Jaurlaritzak 50 milioiko gastua baimendu du 2014ko Etxebizitza-gastuetarako Prestazio Osagarriaren premiak asetzeko. DBErekiko aldibereko prestazioa da hori.
Prentsaurrekoan, bestalde, gaurkotasuneko gaiak landu dituzte; esaterako, Ministroen Kontseiluak onarturiko Abortuaren lege-aurreproiektua. Eusko Jaurlaritzaren iritziz, adierazitako legea «atzerapauso ulergaitza» da. Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekaren hitzetan, Espainiako gobernuak berriz heldu dio gizartean «bideratuta» zegoen eta «adostasun handia» zuen gai bati.

Argindar enkantearen harira sorturiko gatazka dela-eta, Erkorekak Espainiako gobernuaren eta argindar-enpresen arteko «pultsua» besterik ez dela adierazi du. Eusko Jaurlaritzak orain errudunak bilatzen ibiltzeko garaia ez dela adierazi eta Espainiako gobernua «konponbideak bilatzera» behartu du, etorkizunerako «gardentasun eta ziurtasun esparru bat» sortze aldera.

Gaur goizean Portugaleten terrorismoaren biktimei eskainitako monolito batean agerturiko pintadei dagokienez, Jaurlaritzak erabat baztertu ditu ekintza horiek eta «onartezinak» direla adierazi du. Erkorekak kritikatu egin ditu, alde batetik, «guztionak diren ondasunak» hondatzen baitituzte eta, bestetik, «babestea merezi duen memoria zikintzen baitute». Era berean, ekintza horiek kondenatzeko eta «jarrera argia» izateko eskatu dio EH Bildu alderdiari.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2013.12.23)

 

2 iruzkin
  • Argazkia erabiltzaile
    @pnvbarakaldo
    2013-12-23

    Comentario de Twitter:
    Gobierno vasco aprueba Plan Director de Vivienda 2013-2016 y apuesta así por el alquiler y la rehabilitación urbana http://t.co/hMWMa5gjS9

  • Argazkia erabiltzaile
    @EmpreSEA
    2013-12-23

    Comentario de Twitter:
    El GV aprueba Plan Director de Vivienda 2013-2016 ... http://t.co/l3yHaylYTv #UNECA

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)