Berriak
Eu

URAk ia 4 milloi euro inbertitu ditu Getxoko Gobela Ibaiaren Errekaganeko zatian.

2013.eko abenduak 23

Pasa den urtarrilean obrak hasi zirenetik, URAk lehenengo 3.900.000 € inbertitu ditu “Getxoko Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikoa eta ingurumena lehengoratzea, 1 Fasea: Cristobal Valdes gainezkabidea- La Avanzada” izeneko lanetan.

Lehenengo hiruhilekoan, Cristobal Valdes gainezkabidea-La Avanzada tartearen barneko 10 faseak definitu ziren eta Getxon apirilaren 18an propio uholdeei buruz egindako Informazio Batzordean aurkeztu ziren.

Azken bederatzi hilabeteetan ibai-ibilgu berriko 187 pantaila egin dira (guztiaren % 70); zerbitzuak berriro ere abian jarri dira eta Gobela metro geltokiaren sarbiderako zubi berria eraiki da.

Hurrengo egunetan, Eraikuntzaren Konbenioaren arabera, obrak gelditu egingo dira eta mantenimendu eta segurtasun taldeak soilik geratuko dira

URAk berriro ere Getxoko herritarroi eskertu nahi dizkizue zuengandik jasotako laguntza eta obra honek, dagoen tokian egonda, sorrarazi dizkizuen eragozpenen aurrean izan duzuen erantzuna.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko