Berriak Lehendakaritza
Eu

"Batera, Herri hau aurrera aterako dugu"

2013.eko abenduak 20

Iñigo Urkullu lehendakariak ongietorria eman die gizartearen hainbat ordezkariri Gabonetako ohiko Harreran. Lehendakariak agintaldiko lehen urteko laburpena egin du eta azpimarratu du Gobernuak hitzarmenetara heltzeko egin duen lana. Akordioen bilaketa gobernu-ekintzaren erdigunean egon dela aipatu du Urkulluk eta zentsu honetan, “arraunean batera” egiten asmatu behar dugula esan du eragile politiko, ekonomiko eta gizarte eragileen elkarrekintza handiagoa lortzeko, betiere "inor atzean utzi gabe". Lehendakariaren hitzetan, “duela urte bat baino hobeto gaude” eta 2014an "hazi" egingo garela esan du. "Batera” jarduteko deia egin du, izan ere, "batera, Herri hau aurrera aterako dugulako”, ziurtatu du.

Gaur arratsaldean Euskal Gizarteari Harrera egin zaio Lehendakaritzan. Lehendakaria eta saiburuez gain, 400 lagun baino gehiago batu dira: euskal erakundeen ordezkariak eta alderdi politikoen, enpresa nahiz sindikatu elkarteen arduradunak, ekonomia eta gizarte eragileak, baita kultura, unibertsitate, kirol eta komunikabideen ordezkari ugari ere.

Lehendakaria gaur goizean Legebiltzarrean onartutako Aurrekontuez mintzatu da. “Albiste ona” izan dela adierazi du instituzioen egonkortasuna ekarriko duelako, besteak beste. Urkulluk aurten heldutako hitzarmenei so egin die: barneko akordioak, osasunean, hezkuntzan edota gizarte politiketan pertsona helburu mantentzea; instituzioen arteko hitzarmena, Aldundiak, EUDEL; eta akordio politikoa suspertze ekonomikoa bilatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)