Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren igandean Athletic Club – Rayo Vallecano taldeen norgehiagoka dela eta

2013.eko abenduak 19

Datorren igandean, abenduak 22, Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, arratsaldeko 19:00etan hasita Athletic-en eta Rayo Vallecano taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, Euskotrenek  15 minutuz behin eskaini ohi duen zerbitzuaz gain, beste zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko dizkie erabiltzaileei, Pio Barojatik Ospitalera 18:01ean, 18:16an eta 18:46an eta Atxuritik Ospitalera 18:23an.

Norgehiagoka amaitu ondoren,  tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira Ospitaletik Atxurirantz 20:53an eta 21:05ean, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin,  Euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans/Barik erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan