Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek larunbatean tren zerbitzuak indartuko ditu Bilboko eta Donostiako Santo Tomas azoka dela eta

2013.eko abenduak 19

Euskotrenek bere tren zerbitzua indartu egingo ditu larunbatean, abenduaren 21ean, Bilboko eta Donostiako Santo Tomas azoka dela eta.

Eskainiko dituen zerbitzu bereziek ohiko zerbitzua osatzen dute.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

Bilbo-Ermua:

Bi noranzkoetan, tren zirkulazioak eskainiko dira 30 minutuz behin eguneko zati nagusian.

Larunbat gaueko ohiko zerbitzua mantetzen da, Atxuritik irteerak 23:50, 1:50, 3:50, 5:50 eta 7:00 etan

Bilbo-Bermeo:

Noranzko bietan, trenak ibiliko dira 30 minutuz behin eguneko zati nagusian. Horrez gain, larunbat gaueko ohiko zerbitzua mantentzen da, Bilbotik irteerak 23:50, 1:50, 3:50 eta 5:50ean.

Bilbo (Zazpi kaleak)-Lezama:

Larunbateko ohiko zerbitzua mantendu egiten da, tren maiztasunak eskainiz 30 minutuz behin egun osoan zehar.

Horrez gain, larunbat gaueko ohiko zerbitzua mantentzen da, Zazpi Kaleetatik Lezamarantz irteerak 22:30, 23:00, 0:00, 1:50, 3:50, 5:50 eta 7:30etan.

Zumaia-Donostia:

Ohiko zerbitzuaz gain, zerbitzua indartzen da trenak 30 minuturo egon daitezen . 8:20tik 21:20ra (Donostiatik Zumaiara) eta 8:30etik 21:30era (Zumaiatik Donostiara)

Oiartzun-Donostia:

Ohiko zerbitzuaz gain, zerbitzua indartzen da trenak 30 minuturo egon daitezen. 8:00etatik 22:00etara (Donostiatik Oiartzunera) eta 8:34etatik 22:04era (Oiartzundik Donostiara)

Horrez gain, larunbat gaueko ohiko zerbitzua mantentzen da Lasarte/Hendaia tartean.

• Irteerak Donostiatik Hendaiarantz: 00.15, 2.15, 4.15, 6.15 eta 7.00etan

• Irteerak Donostiatik Lasarterantz: 23.43, 1.43, 3.43, 5.43 eta 7.13an

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau