Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du datorren larunbatean, abenduaren 21ean, Santo Tomaseko Azoka dela eta

2013.eko abenduak 19

Datorren larunbatean, abenduaren 21ean, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du Bizkaiko hiriburuan ospatuko den Santo Tomaseko azokaren ospakizunak sortzen dituen beharrizanei erantzun egokia emateko, kontuan izanda Bilboko Alde Zaharrean egun osoan zehar ohi den bezala gertatzen den jende pilaketa dela eta.

Zehatzago esanez, honako aldaketa hauek gertatuko dira tranbia zerbitzuan:

• Lanegunetako ohiko zerbitzua 10:30era arte gutxi gorabehera Atxuri eta La Casilla artean.

• 10:42tik aurrera tranbia Atxuri-Arriaga artean ibiliko da 12 minutuz behin eta 10:53tik aurrera Pio Baroja-La Casilla artean 15 minutuz behin eta 15:38tik aurrera 10 minutuz behin

• 10:13tik aurrera tranbia La Casilla-Pio Baroja artean ibiliko da 15 minutuz behin eta 15:13tik aurrera 10 minutuz behin. Arriaga-Atxuri artean 12 minutuz behin 10:48tik aurrera.

• 20:30etik aurrera Atxuritik eta 20:03tik La Casillatik, zerbitzua berriro ere indarrean sartuko da ohiko ordutegira itzuliz.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau